Hutsune guztiak beharrezkoak dira.
Mundua »
Rue89 albistari digital frantziarrak, Sarkozy umore txarrean agertzen zen bideo bat argitaratu zuen. Bideo hori FR3 telebista publikoan sortutakoa zen eta auzitara eraman du kateak Rue89. Baina ez daude gauzak hain argi, albistariaren alde agertu baita hainbat pertsona ezagun.
Zereko zeretik atera dakieke tiroa Sarkozyri eta FR3 telekatea publikoari. Vox populi zen Frantzian
Sarkozy asko haserretu zela Rue89k azpian ikus dezakezun bideoa aireratu zuenean. Bertan, Sarkozy ernegatu bat ageri da, mikroa jartzen dioten teknikariak ez direlako behar bezain adeitsuak, bere ustez.
Bolo-boloka zebilen Sarkozyk berak zuzenki ez, baina bere aginpeko telekatea bultzatuko zuela albistari digitalaren aurka jotzera. Halaxe da izan, bihar auziperatuko baitituzte Rue89ko zuzendaria eta erredaktore bat afera honegatik.
Baina, esan bezala, garesti atera dakioke hau guztia Sarkozyri, jende ohoretsu ugari atera baita albistari digitalaren defentsan: politikariak, idazleak, kazetariak, artistak, legelariak… Tartean Aubry, Bayrou, Besancenot… eta Villepin bera.
Ikusi egin behar sugetzar honen amaiera.
GAIAK: Frantzia hedabideak Rue 89 sarkozy
Iruzkinak(0 iruzkin)
Idatzi zure iruzkina
Bidalketa honek, oraingoz, ez du iruzkinik jaso.
Idatzi hemen zure iruzkina
Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.
Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea
Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa