Hutsune guztiak beharrezkoak dira.
Bolonia gora eta Bolonia behera, bazterrak ederki harrotuta dabiltza aspaldion. Eta bada dioenik Boloniako Planaren aurkako jarrera, mugimendu anarkista eta sistemaren kontrakoek erabili baizik ez dutela egiten. Gaude, ordea, gehienok ez dakigula fitsik kontu honi buruz, edo ezer gutxi kasurik onenean. Agian zeuk lagunduko diguzu: zein deabrukeria da Boloniakoak unibertsitate munduari dakarkiona? Zein da funtsezko eztabaida?
Eztabaida abiarazteko oso egokia gerta liteke Beñat Sarasola idazle gazte eta Bartzelonan dabilen unibertsitariak, Boloniakoa dela eta, bere blogean argitaratu zuen hura irakurtzea.
Pello Salabururen gutun ospetsua ere aurkitu dut, Bolonia para novatos hura. Deustuko Errektorearen elkarrizketa bat ere badago gaio horren inguruan eta Ángel Gabilondo, Espainiako Hezkuntzako Ministroari buruzko albiste bat ere bai, hemen..
Nahi duenak badu nondik hasia.
GAIAK: Beñat Sarasola Bolonia eztabaida irakaskuntza Pello Salaburu unibertsitatea
Iruzkinak(4 iruzkin)
Idatzi zure iruzkina
2009/04/17 @ 12:21
Kaixo lagunok,
hemen dituzue pare bat esteka gehiago Bolognako prozesuari buruz. Denak ere “jai egun bat hartzeko” edozein aitzakia erabiltzen duten gazte ezjakinenak (kasu honetan, unibertsitate irakasle-funtzionario poltrona zaleenak-edo, esango genuke), esan gabe doa.
http://www.cgt-uab.net/web/files/MANIFIESTO%20sobre%20los%20Acuerdos%20de%20Bolonia.pdf (Manifestu bat)
http://jamillan.com/bolonia/sigue.htm (Manifestuaren sinatzaileak)
Beñat Sarasola
zuzeu.com — Bolognari buruz
2009/12/11 @ 18:21
[...] Boloniak0az, aspaldi hasi genuen jarraipenik izan ez zuen [...]
zuzeu.com — EHU Bolonia Planari erabat egokitu zaiola baieztatu du Goirizelaiak
2010/09/01 @ 14:18
[...] eta jaio berritan Zuzeu saiatu zen eztabaida abiarazten, baina benetan ikusgarria, Juan Carlos Mejuto, Vigoko Unibertsitateko dekanoaren bideo [...]
EHU Bolonia Planari erabat egokitu zaiola baieztatu du Goirizelaiak « altergrafoa
2010/09/01 @ 15:01
[...] eta jaio berritan, Zuzeu saiatu zen eztabaida abiarazten, baina benetan ikusgarria, Juan Carlos Mejuto, Vigoko Unibertsitateko dekanoaren bideo [...]
Idatzi hemen zure iruzkina
Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.
Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea
Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa