Hutsune guztiak beharrezkoak dira.
Ikusi Espainiako Gobernuak nola estimatu eta menperatzen duen beraien “hizkuntza ofizial” horietako bat …
Alfer-alferrik. Borondate onenarekin begiratuta ere, ez dago zer eginik. Madrilgo gobernuaren Ministerio de Educaciónek - orain ministro donostiar eta guzti - bere webean oharrak euskaraz ere argitaratzen ari da. Baina nola ¡ Neurea baino askoz euskara traketsagoarekin.
Atzo zabaldu zen albiste hau bazterretan eta ZuZeuk ere eman zuen honen albiste esteka batean. Hortxe dago oraindik ikusgai hizkuntzaren inguruko albisteei eskainitako HIZKA ETA MIZKA sailean. Orain, PNVko norbait konturatu da eta berehala, politikoek oposizioan daudenean egiten duten modura, Gobernuari interpelazio bat aurkeztu dio, Ministroare beraren esplikazioak eskatuz.
Ministerioan konturatu direnean, berehala joan dira webera itzulpena zuzendu eta ondo jartzera. Baina begiratu nola zuzendu duten.
Zuzenketa horrelakoa bada, nolakoa ote zen aurreneko itzulpena …
Inork nahi du lanik Madrilen? Ministro berriak zuzendu beharko du korrektore
edo dena-delako itzultzaile automatiko hori …
Azken orduko albisteak.
Zer da Zuzeu? |
Harremana |
Erabilera baldintzak |
Hasierako orrialde bilakatu
Edukien lizentzia:
Bazkide teknologikoa:
Iruzkinak(4 iruzkin)
Idatzi zure iruzkina
2009/04/23 @ 00:03
Lotsagarria, benetan.
SASKI-NASKI :: Itzulpenen inguruan Hezkuntza Ministerioaren komunikatua. :: April :: 2009
2009/04/23 @ 00:11
[...] Zuzeu-n Luis Mendizabalek esaten duen moduan: Alferrik da. [...]
2009/04/24 @ 17:13
EZ DA ALFERRIK ¡¡¡ Ez, ez da alferrik izan. Espainiko Ministerio de Educacionek zuzendu du bere “itzulpen” automatikoa eta orain ikusi daiteke - esteka berdinean (aurreko uler ezineko testua desagertu da) - azken itzulpena, ondo egindakoa. Euskaldun baten batek egin du bere lana eta irabazi du bere jornala. Ikusiko dugu ia hurrengo itzulpenak ondo jartzen dituzten. Horrela bada, zorionak, ez dakit Ministerioari edo hau denunziatzen ibili garenoi.
Baina ez dut konfiantza gehiegirik: hemen kritikatutako prentsa oharraren aurretik argitaratu zituztenak ez dituzte zuzendu. Zer egin beharko dugu? testu bakoitzarekin eskandalo bat montatu? Merezi al du?
ZuZeu! - Kressala
2009/05/12 @ 16:40
[...] Kaixo irakurleok!Duela egun gutxi batzuk Hasier Etxebarria eta Mikel Lasa izan genituen klasean ZuZeuari buruz hitzaldi bat ematen.Teknologia egunero aurrera doa, eta Hasier eta bere lagunek euskarazko [...]
Idatzi hemen zure iruzkina
Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.
Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea
Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa