Asko dira kazetariak aguantatu behar ditugunak. Askok esan nahi izaten digute gure lana noiz eta nola egin. Gaur ere horrelako zerbait gertatu zait Joxe Joan Gonzalez Txabarri, Pasaiako Portuko Agintaritzako lehendakariarekin.
Aurretik, banekien hainbat kazetariri gaizki erantzuten diela, eta Berria egunkariari elkarrizketak ukatu dizkiola. Baina, dena den, guk, Oarsoaldeko Hitzan ere saiatu behar genuen ditxosozko elkarrizketa lortzen. Izan ere, berak aurkezten dizkigun gai gehienak baitira gure eskualdeari zuzenean eragiten diotenak. Eta atzo, gainera, Pasaiako kanpo kaia izango dena aurkeztu zuten (Oarsoaldeko Hitzan). Momentu paregabea elkarrizketa egiteko.
Gaur, berriro, berarekin topatu naiz Trintxerpeko La Herrera Iparraldea eraisten hasi baitira. “Pasaiaren birgaitzean urrats garrantzitsua izango dena”. Bertan zeuden, baita ere, Maider Ziganda Pasaiako Alkatea, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia eta Arantza Tapia Mugikortasun eta Lurralde Antolamendu diputatua.
Dena ondo joan da aurkezpena egin duten bitartean. Ondoren, Gonzalez Txabarrirengana hurbildu naiz elkarrizketa eskatzera:
- Kaixo Joxe Joan. Nagore naiz, Oarsoaldeko Hitzatik. Elkarrizketa egin nahi genizuke… (ez dit bukatzen utzi).
- Gaurko Berriako titularra aldatzen duzuenean!!! Gezurra esan duzue (haserre)
- Berria gauza bat da eta Oarsoaldeko Hitza beste bat. Guk elkarrizketa egin nahi dizugu (berriro bukatu gabe).
- Zuk esango didazu niri zer den Berria eta zer Hitza!
- Bai. Berria gauza bat da eta ni Oarsoaldeko Hitzatik nator beste gauza bat egitera (berriro bukatu gabe).
- Berriako titularra aldatzen duzuenean. Euskalduna izanda, lotsa ematen dit titular horrek!!!
Eta bertan utzi nau. Benetan haserretu nau horrek. Berari gustatzen zaizkionak idazten dituenei bakarrik ematen dizkie elkarrizketak, eta gainontzekoak modu txarrean tratatzen gaitu. Bestalde, jendeak oraindik ez daki Berria eta Hitzak independenteak direla?? Gaia nola tratatu dugun ikustea besterik ez du. ‘Etxe’ berekoak gara, noski, eta batzuetan elkar elikatzen dugu, baina bakoitzaren lana independenteki egiten dugu. Ez baitira gai berak eta modu berean jorratzen informazio nazionalean (Berrian) edo lokalean (Hitzetan), batzuetan bat etorri arren.
Bai horixe, elkarrizketa nahi dugu, baina ez edozein preziotan. Gure lana ezin dute baldintzatu, noiz eta nola egin behar dugun esanez. 
Bestalde, hona hemen gaurko albistea: La Herrera Iparraldea eraisten.



















Aupa Izaskun! Mila esker iruzkinagatik! Animo eta segi lanean!!!
Ez dakit betoa hitz egokiena den, baina objetiboki Pasaiako Portuko Agintaritzako Lehendakariak Hitza eta Berria diskriminatzea erabaki du beste medioen aldean, zergatik eta ez dagoelako ados beraien informazio trataerarekin.
Hori bada benetako arazoa ez al da zentzuzkoena replika eskubidea eskatzea… elkarrizketa baten bitartez, adibidez?
Think gutxi eta potere abusu kuartelero asko.
Nire elkartasuna Berriari, Hitzari eta bereziki zuri Nagore. Mila esker gertaera hau salatzeagatik, susmoa baitut horrelako asko, beldurrez edo, oharkabean pasatzen direla… Hori izan daiteke Izazkunek aipatu Madrilgo txaloen arrazoia.
Mariren iruzkinaren harira:
http://zuzeu.com/begiraleak/
http://zuzeu.com/zuzeuren-erabilera-baldintzak/
Nik ere hemendik jendea animatu nahi dut horrelakoak salatzera, beldurra izaten baita ez kontatzearen arrazoi nagusia. animo!
Elkarrizketa bat eman nahi ez izatea ez da «betoa». Agerraldi publikoetara ez deitzea, esate baterako, bai. Elkarrizketa elkarrizktatuak nahi duenean egin ohi da. Kritikagarri izan daiteke (da) Txabarriren jarrera (erantzun txarra eman diolako kazetariari,informazio politika partziala duelako…nik zer dakit), baina elkarrizketa ez ematearekin ez du inor betatu.
Alderantzizko norabidean, norbaitek bere burua eskaintzen badio Hitzari elkarrizketatua izateko, eta Hitzak ezezkoa esaten badio (interesik ikusten ez diolako, modu bereko elkarrizketa bat duela gutxi egin duelako…), «betatu» duela esan al liteke?
zuzeu.com gero ta interesgarriago dago. Nagorek sortu duen debate hau bera nahiko froga da. Nere iritzian, G.Txabarrik – formatan beti izan da nahiko baldarra, gustokoa ez duenean batipat – eskubidea du medio bati elkarrizketa ukatzeko ( ez da berdina elkarrizketa bat edo prentsa aurreko batean atea istea)baina ez da ez elegantea eta ez, epe luzera, errentagarria medio batzuei ezezkoa esatea. Oinarrian, zerbait eskutatzen ari delako izaten da eta hori, noiz edo noiz, publiko egiten da. G.Txabarrik aklaratu egin behar du ia Beriak esaten duena – dokumentazio osoa ez duela bidali oraindik – egia den ala ez eta, bitartean, edozein komunikabidek, independiente eta profesionalak baldin badira, eskubide – eta obligazioa – dute datu hori denunziatzeko. Txabarri eta Puertoari tokatzen zaio mugitzea.
Hori izango litzake fair play demokratiko baten araua, baina , zein egunkarik kontatu du egia eta ez Puertoaren propaganda bakarrik?
Animo, Nagore¡¡¡ “beldurra izaten baita ez kontatzearen arrazoi nagusia ” esaten duzu. Kazetari lanaren etsai nagusiena ezagutu duzu, segi aurrera ¡¡¡
Gauza parea: Bata: Oarsoaldetik ezpada ere, Donostiatik ari naiz, Pasaiako Portu berriko gaia, edozein euskalduni oso zuzen dagokion gaia delako. Joxe Joan jaunaren egun loriatsuak ahituta daude eta urpera doanaren egurrai heltzeko azken saio triste bat baino, ez da “EcoPort” deiturikoa. Herritarren nahi eta borondatea ezagutu barik egiteko faraoikada bat dela iruditzen zait. Soberan dago portu hori. Bi: Nagoreri: segi horrela! Bikaina zure lana! Nire uste apalean. Eskerrik asko informatzeagatik.
Betoa hitza erabiltzea eztabaida gidatzeko ez zait zilegi iruditzen. Testua irakurtzen duenak ondo ulertuko du zer esan nahi den eta testua irakurtzeko denbora hori hartzen ez duenak, nire ustez ez du eztabaidan parte hartzeko zilegitasunik, ez baitaki zertaz ari den. Berria eta Hitzari elkarrizketa bat emateko zailtasunak, niretzako beto bezala uler daitezke eta hala ere, hau iritzi bat besterik izaten jarraitzen du.
Baina eztabaida ez dago hor. Zenbaitzuk kazetari batzuen lana kontrolatzeko eta zuzentzeko gogoa eta kazetaritza era ezberdin batean egin nahi dutenen arteko talka bat da. Lehenengoak beti egon izan dira eta beti jarraituko dute, baina orain kazetari berri eta online hedabideak ondo ulertzen dituzten herritarrek zailago jarriko diete. Gero eta zailagoa izango da manipulatzea edo egia ezkutatzea.
Oraindik kazetari eta herritar hauei trabak jartzen, presioa egiten, hitz txarrak botatzen ikusiko ditugu, baina hobe izango lukete egiaren jabe oso direla uste duten horiek hedabide berriak, Internet eta demokrazia ulertzen hastea.
Ta neri Berria eta Hitza-jo jarrerak etzaizkit gustatzen. Neri ere euskaldun abertzale bezala lotsa ematen didate ez bakarrik titularrak, baita ere egunkari horietan egiten dituzten euskal politikagintzaren inguruko pseudo-analisiak.Bestalde, ETAren aurrean daukaten jarrera salagarria eta penagarria da.
Nagore, GARAtik etorrita ikusten da argi eta garbi zer zeran: Euskadiko ezker erradikaleko satelite intoxikatzailea.
Izaskun mesedez,
Gauzak bere tokitik ez atera. Joxe Joanek ez die elkarrizketa ematen, ez bakarrik titularrarekin ados ez dagoelako, baizik eta bi pseudo-egunkari horien linea marxista antidemokratikoa ez duelako onartzen, eta guztiz logikoa iruditzen zait.
Nola emango diozu ba elkarrizketa giza eskubide minimoak defendatzen ez dituzten bi panfletori?Nik ere ez nuke emango.
(Xcierto, goiko Juan berdina naiz)
Txabarriren jarrera salagarria. Jakin dezatela egunkariak ez direla beraien propaganda izango.Eta egurra eman behar zaie emango zaiela.
Juan, Berria ez bazaizu gustatzen ez ezazu irakurri. Dena den, kuriositatez, zuk zer irakurtzen duzu? Berria “marxista antidemokratikoaren” beharrean El Correo “inperialista liberal antidemokratikoa”? Niri El Correok eta beste askok bai ematen didala oka egiteko gogoa. Izan ere, objetibotasunaren izenean zaborra ekoizten dute. Berriak eta Garak behintzat argi dute beraien jarrera eta hala azaltzen dute. Bestalde, ETAren kontuaren harira, zer ez zaizu gustatzen Berriatik? Agian, torturen berri ematea? Rubalcabaren bertsio ofizialak zalantzan jartzea? Edo, gehien molestatzen dizuna Euskal Herriaren nazio ikuspegia duen egunkaria izatea? Are gehiago, zure ideien inguruan hausnartzeko…zergatik ez duzu Berria irakurtzen ETAk norbait hil ondorengo egunean?
Aupa denei, berriro nator hona …
Ba badirudi denborak erakutsi duela Berria-k argitaratu zuen notizia (Txabarriren haserrea hortik zetorren) guztiz faltsua zela.
Horren inguruan autokritikarik ez Nagore?? Ta iñakiri: El Correok notizia faltsuak argitaratzen baldin baditu salagarria da, baina Berriak egiten baldin badu, ez? Jajai.
Aspaldi utzia nuen eztabaida antzu hau, baina, tira (ea azken erantzuna den. Pasatutakoa pasatu baitzen). Batetik, nik hemen salatzen dudana ez da gezur bat, niri gertatutakoa baizik. Bestalde, ez dut uste nik autokritikarik egin behar dudanik, ‘Berria’ko artikulua ez nuelako nik idatzi (hori litzateke autokritika, zuk esan bezala hortik baitzetorren Txabarriren haserrea). Eta ziur nago hori idatzi zuen lankideak behar bezalako informazioa zuela. Bestalde, ez zait iruditzen ‘Berria’ko lankideak eta ‘Berria’k gezurrik esan zutenik. Honakoa zioen albiste hark: “Pasaiako Portuko Agintaritzak (Gipuzkoa) Jaizkibelgo itsaslabarraren kanpoaldean egin nahi duen kanpoko portuaren proiektuaren inguruko hainbat dokumentu ez dizkio helarazi Espainiako Ingurumen Ministerioari. Dokumentu horiek, eragile, elkarte zein herritarrenak dira, hain justu. Kanpoko kaiak haiengan duen eragina azaltzen dutena, zehatzago esateko…”
Miguel Buenek, gaurko Noticias de Gipuzkoan ere hala dio: “La exigencia del envío de la documentación de las 47 copias del Plan Director de Infraestructuras que se había hecho desde el ministerio de Medio Ambiente se han cumplimentado ya, y ahora les toca enviar esas copias a los organismos institucionales y organizaciones sociales para que den su opinión…”
Batzuen iritzia falta da oraindik, beraz. Eta Europatik ere, informazio guztia biltzen ahaleginduko direla jakin genuen duela gutxi. Legearen arabera, gainera, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa ez ezik, derrigorrezkoa da. Informazio gehiago: http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2009-05-09/p00006008/KANPO_KAIA._David_Hammerstein_%C2%B4Kanpo_kaia_ez_dute_egingo_._Kanpo_kaia_Proiektu_politikoa_dela_salatu_du_Berdeen_eurodiputatuak_Jaizkibel_Bizirik-eko_kideen_agerraldian.htm
Eta bukatzeko, niretzako ez izan arren, zurekin ados nago, Joandux. Notizia faltsuak argitaratzen dituzten medio guztiak salatu behar dira, noski.
-A donde vas Joandux?
-Manzanas traigo.