Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »
Lurraldebuseko istorioak

Euskal Herria  »

Patxi Lopezek, euskal idazleak ahotan

Asteartea, 2009/05/05 @ 10:31 Dot ZuZeu

Patxi Lopezek hiru euskal idazle aipatu ditu bere lehen hitzaldian: Mario Onaindia, Ramon Saizarbitoria eta Joseba Sarrionandia.

Patxi López lehendakarigaia

Mario Onaindiarena ez da hain harrigarria geratu, azken finean, gaztelaniaz idatzitako haren testu bat baitzen aipatutakoa, baina bai Joseba Sarrionandiaren poema bateko zatia, —odolusten ari den guardia zibil bati buruzkoa—, eta bai Ramon Saizarbitoriaren esaldi bat —pluraltasunari buruzkoa—, bitxiak egin zaizkigu.

Sarrionandiarenarekin “Harrizko isiltasuna” kontzeptua landu du, izenburuko poema ekarriz ahotara:

“Tiro hotsak eta harrizko isiltasuna.
Ezertaz ohartu gabe doaz hodeiak.

Polizia espainol bat espaloian ahuzpez.
Zer tinta moeta da saihetseko gorri hori?

Leihotik andere bat hilari begira:
Ez diat hire arnasagatik negar egingo
harik eta gure semea etxera bueltatu arte.

Gorputza harri gainean odolustuko da,
isilean, hodei berrien babesik gabe.

Gero kalean kaskilo bat geratuko da,
seme galduaren gela baino hutsagoa”.

Ez du osorik irakurri, zati bat baino ez.

Saizarbitoriarenarekin, pluraltasunaren balioa ekarri du: “pluraltasuna, berez ona den arren, deserosotasunak dakartza, batez ere bokazio hegemonikoa duenarentzat”.

Nola interpretatu behar ditugu keinuok? Zer pentsatu behar dugu? Lopezek ezagutzen dituela Sarri eta Saizarren lanak, ala diskurtsoa idatzi diotenek, indigenismo dosi apur bat gehitu nahi izan dutela?

Zer iruditzen?

Lagun bati bidaliImprimatu

GAIAK:

PARTEKATU:

Iruzkinak(8 iruzkin)

Idatzi zure iruzkina

  • jon
    2009/05/05 @ 10:46

    Eta Lauaxeta…


  • 2009/05/05 @ 11:25
    zuzeularia

    Lauaxeta izan da aipatu duen lehena, egia.

    Sarriren kasuan, ‘Harrizko isiltasuna’ poemari egin dio erreferentzia. Hemen irakurgai:
    http://www.fotolog.com/kalaportu/2761306

    Sarri eta Saizarbitoriaren lanak benetan ezagutzen ote dituen, ez dugu jakingo segur aski. Antzeko galdera egin zuen norbaitek Patxi Lopez beraren blogean duela zenbait hilabete, Gariren azken kontzertuaren harira idatzi zuenean. Jon Benito, Jon Maia, Jose Luis Padron eta beste zenbait euskal idazleren letrak musikatu izan dituela, Hertzainak taldeko abeslaria zenetik segi izan duela haren ibilbidea eta abar…

    Portzierto: Bilboko alkate jeltzaleari inoiz entzun dioguna baino euskara gehiago entzun diogu gaur Patxi Lopezi.

  • jon
    2009/05/05 @ 11:36

    Patxi Lopezi sinisten badiogu, bera izan zen 1983an Ruper Ordorikaren “Ni ez naiz Noruegako errege” diskoa erosi zuen bakanetakoa…
    http://www.patxilopez.com/index.php?s=ruper+ordorika

  • Mikel Lasa Mikel Lasa
    2009/05/05 @ 11:41
    zuzeularia

    Hertzainak eta Gariren inguruan.
    http://www.patxilopez.com/index.php/2009/01/gari/

  • Beñat Sarasola
    2009/05/05 @ 12:32

    Harritzekoa, Sarrionandiaren aipamena baino, poema zehatz horren aipamena egiten zait. Nola ulertzen du Lopezek poema hori? edo nola ulertzen du hitzaldia idatzi dionak?

    Ez dut uste Saizarbitoriak ulertzen duen gisa berean ulertzen duenik. Irakurri bestela Saizarbitoriak zer esaten duen poema horri buruz “Bost idazle…” liburuan.

  • Fer
    2009/05/05 @ 12:36

    Zergatik erabiltzen duzue tildeak? eta hileen izenak letra Larriaz webgune honetan??

  • Izaskun Pérez Izaskun Pérez
    2009/05/05 @ 20:09
    zuzeularia

    Marketing?

  • Tabira
    2009/05/08 @ 20:56

    “asaben gomatuz”

    Ikasi euskeraz gure lehendakari barriagaz:

    http://www.youtube.com/watch?v=LOEBNz7_HRU

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.




Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea

Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa



Z Zer da Zuzeu? | Harremana | Erabilera baldintzak | Hasierako orrialde bilakatu Edukien lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs