Udaberrian kazkabarra

Udaberriko kazkabarra
Udaberriko kazkabarra

Ziur batek baino gehiagok pentsatu duela, dagoeneko udaberri giroan sartuta geundela. Hego haizea, eguzkitan bero… eta bai, frogatu dugu udaberrian bete betean gaudela, eguraldia zeharo erotuta baitabil.

Hara zer nolako kazkabarra bota duen Lasarten arratsaldeko seiak eta hogeitan.

Lasarteko industrialdean, langile guztiek zabaldu dituzte enpresetako ateak, autoak ondo ote dauden begiratzeko, baina atera… inor gutxi atera da. Bota duenaren tamaina ikusita, ulertzeko modukoa!!

2 pentsamendu “Udaberrian kazkabarra”-ri buruz

  • Ikaragarria izan zen atzokoa bai. Zorionez, nire autoak bikain heutsi zion txingor erauntsiari. Tamalez, Lasartetik Oriora zijoan motozale batek etzuen halako zorterik izan eta han joan zen lurrera, blaust. Ez zitzaion ezer gertatu, zorionez.

    Aladaketa klimatikoa hen dugu!!!!

  • Ekaitza eta kazkabarra Usurbilen bideo honetan:
    http://euskaltube.com/play.php?vid=4181