Berriaren eskutik, ZuZeu eta Sustatu Kopako finalean

san-mames

Berria.inforekin egingo dugu bat Zuzeuk eta Sustatuk, erabiltzaileei zuzenean eskuartzeko aukera emanez. Egun handia, zinez, euskarazko Internet mundutxorako.

Badakizu zein den kontua, irratiz edo telebistaz jarraitu partida, eta Interneten eman zure zuzeneko iritzia, horretarako aukeran jarriko dizkizugun tresnak erabiliz. Twitter erabiltzen baduzu, #kopa gakoa jarri zure iruzkinaren aurretik.  20.00tatik Zuzeu bertatik ere parte har  dezakezu, horretarako espreski prestatu dugun gunetik.  Egizu klik Kopako Finala Zuzenean dioen leihoan eta parte hartu.

Partida 22etan hasiko bada ere, 21etan abiatuko da gauzak esaten/kontatzen hasteko aukera. Anima zaitez, esperientzia berri bat izango da eta.

Aupa Athletic!

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.