‘20.000 erle espezie’ filmak irabazi du Film Onenaren Forqué Saria

‘20.000 erle espezie’ filmak irabazi du Film Onenaren Forqué Saria –

‘20.000 ERLE ESPEZIE’ FILMAK IRABAZI DU FILM ONENAREN FORQUE SARIA

20.000 erle espezie film luzeak irabazi du Film Onenaren Saria abenduaren 16ko Forqué Sarien galan. Estibaliz Urresola Solaguren zuzendariaren opera prima ‘La sociedad de la nieve’, ‘Cerrar los ojos’ eta ‘Upon Entry’ lanekin batera izendatua zegoen kategoria gorenean, eta Zinemaren eta Balioetan Oinarritutako Hezkuntzaren Saria ere jaso zuen.

Gariza Films, Inicia Films eta Sirimiri Films dira ’20.000 erle espezie’ filmaren ekoizleak. Pelikulak zortzi urteko Cocoren istorioa kontatzen du. Ez da eroso sentitzen gainontzekoek berarengandik espero dutenarekin, eta ez daki zergatik. Inguruko guztiek Aitor deitzen diharduten arren berak ez du bere burua izen horrekin identifikatzen. Anek, bere amak, udako oporraldia baliatuko du bere hiru seme-alabekin jaioterrira itzultzeko. Bertan Lita amamarekin zein izeko Lourdes erlezainarekin elkartuko da. Uda erabakigarri honek hiru belaunaldi ezberdinetako emakume hauen bizitzak eraldatuko ditu beren beldur eta zalantzei aurre egitera behartuz.

‘20.000 erle-espezie’ izan zen bart gaueko protagonista nagusietako bat Feroz Sarietan, aintzatespen nagusietako bat irabazi baitzuen: Film Dramatiko Onenaren Saria. Gainera, Patricia López de Arnaiz Bigarren Mailako Emakumezko Aktore Onena izendatu zuten. Estibaliz Urresola Solagurenek zuzendutako lanarekin batera, beste bi euskal ekoizpen ere agertu ziren palmaresean: ‘Upon Entry’ eta ‘Sobre todo de noche’ filmek sari bana eskuratu zuten.

2023an Berlinen estreinatu ondoren, ‘20.000 erle-espezie’, Gariza Films, Inicia Films y Sirimiri Films ekoiztetxeen lanak nazioarteko 25 sari baino gehiago bildu ditu. Nabarmentzekoak dira Emakumezko Aktore Protagonista Onenaren Zilarrezko Hartza eta Guild Film Prize Berlinalen, Estatuko Film Onenaren Urrezko Biznaga eta Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Biznaga Malagako Zinemaldian edo Film Onenaren Forque Saria.

Alejandro Rojas eta Juan Sebastian Vasquez zuzendarien ‘Upon Entry’ pelikularentzat ere gau garrantzitsua izan zen, Gidoi Onenaren saria eskuratu baitzuen. Euskal ekoizpena zinemaldi garrantzitsuetan izan da eta Tallinnen (Estonia) FIPRESCI Saria, Kolkata Film Festivalen (India) Film Onenaren Saria eta Malagako Jaialdian Gizonezko Interpretazio Onenaren Zilarrezko Biznaga eskuratu ditu, besteak beste.

Victor Iriarteren ‘Sobre todo de noche’ filmak ere sorpresa hartu zuen Feroz Arrebato de Ficción Sariarekin. Reescritura, Atekaleun eta CSC FILMS etxeek ekoitzitako film luzeak Veneziako Mostran izan zuen mundo mailako estreinaldia eta FIPRESCI – Nazioarteko Kritikaren Epaimahaiaren Saria jaso zuen Valladolideko 68. Zinema Astean – Seminci 2023.

Goya Sariak

Datorren otsailaren 10ean, Goya sarien ekitaldian elkartuko dira berriro ‘20.000 erle-espezie’ eta ‘Upon Entry’ filmen lantaldeak.Duela gutxi, 2024 Goya sarietarako izendatuta dauden lanak ezagutarazi dira, eta euskal zuzendariaren filma sari horien historian izendapen gehien jaso dituen opera prima bihurtu da. Hain zuzen, 15 izendapen lortu ditu honako kategoriatan: Film Onena, Emakumezko Aktore Protagonista Onena (Patricia López Arnaiz), Bigarren Mailako Emakumezko Aktore Onena (Ane Gabarain eta Itziar Lazkano), Bigarren Mailako Gizonezko Aktore Onena (Martxelo Rubio), Zuzendari Berri Onena, Jatorrizko Gidoi Onena, Argazki Zuzendaritza Onena, Soinu Onena, Muntaketa Onena, Efektu Berezi Onenak, Arte Zuzendaritza Onena, Jantzien Diseinu Onena, Makillaje eta Ile-apainketa Onena eta Ekoizpen Zuzendaritza Onena. Bestalde, ‘Upon Entry’ Aktore Protagonista Onenaren, Zuzendari Berri Onenaren eta Jatorrizko Gidoi Onenaren sailetan lehiatuko da. Otsailaren 10ean jakingo dugu nolakoa izango den Estibaliz Urresola Solagurenen zortea, Valladoliden egingo den sari-banaketako galan.

‘20.000 erle espezie’ filmak irabazi du Film Onenaren Forqué Saria

4 pentsamendu “‘20.000 erle espezie’ filmak irabazi du Film Onenaren Forqué Saria”-ri buruz

  • Zalantza bat: “20.000 erle espezie” existitzen da? Bikoiztuta? Azpititulatuta? Ikus dauteke inon “20.000 erle espezie”, ala soilik “20.000 especies de abejas” dago ikusgai. Oso arraroa egin zait, baina, tira, igual zentzua dauka, ez dakit. Horregatik galdetzen dut.

  • BERRIAren Estilo Liburuak honako hau dio, liburuen eta filmen izenburuei buruz:

    “Euskaraturiko lanei buruz aritzen garenean, euskarazko izenburua da erreferentzia nagusia. Egoki iritziz gero, jatorrizkoa ere aipa daiteke behin, parentesi artean eta letra etzanez. Euskaratu gabeko lanak aipatzen direnean, aurrena jatorrizko izenburua ematen da, letra etzanez, eta, ondoan, egoki iritziz gero, BERRIAk eginiko itzulpena, parentesi artean eta letra arruntez”.

    Uste dut komenigarria litzatekeela BERRIAk jokatzen duen moduan jokatzea, gaizki-ulertuak eragizteko.

    Hortik, nire galdera: “20.000 especies de abejas” filmak ba al du euskarazko bertsiorik, dela azpititulatuta, dela bikoiztuta?

  • Amonamantangorri 2024-01-28 21:08

    Galderatxo pare bat:
    Zein ezaugarri pertsonal ote ditu 8 urteko Cocok, 8 urteko Aitor batek eduki ezin ditzakeenik eta alderantziz?
    Zerk edo nork sinetsarazi ote dio Aitorri, bera ezin dela den bezalakoa izan Aitor izeneko mutikoa den bitartean?

    Ai, itxoin, nere kulpa, hona ez gara etorri metodo kritiko arrazionalak aplikatzera… Barkatu.

    Halako produktu kulturalek historiaren zabortegian bukatuko dute. Gaur egun marketing transgeneristan burubelarri dabiltzanek, hemendik gutxira lotsaz, nahiago izango dute dena ahaztu eta gaiaz ez hitz egin.

    Ume transik ez da existitzen. ‘Haur trans’ izenekoak zaurgarritasun egoera larrian dauden neska-mutikoak dira. Adinez txikien babesteaz arduratzen diren zerbitzuek zorrotz behatu beharko lukete familia horietan zer gertatzen den eta, batez ere, gurasoak osasun mental aldetik zer moduz dabiltzan.

    20.000 Erle Espezie-ren sekuela batentzako izenburu aproposa: 20.000 HORMONA ERREZETA.
    https://zuzeu.eus/buruari-bueltaka/20-000-hormona-errezeta-20-000-especies-de-abejas-filmari-kritika-feminista-kontuz-spoiler/

    https://elcomun.es/2023/05/26/20-000-recetas-de-hormonas-critica-feminista-a-la-pelicula-20-000-especies-de-abejas/

  • Ez dut erantzunik jaso, baina jakin dut azkenean: badago euskarazko bertsio bat. Eta baliteke izenburua “20.000 erle espezie’ izatea, hori oraindik segurtasun osoz esaterik ez dudan arren:

    https://www.berria.eus/komunikazioa/20000-especies-abejas-primeran-era-iristiko-da-astelehenean_2120037_102.html

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude