Hutsune guztiak beharrezkoak dira.
Bihar hainbat hedabide ez dira martxan egongo, greba orokorra dela eta. Beste batzuek, agian, ez dute behar adina informazio emango. Hutsune hori betetzeko sortu dute grebaorokorra.info: herritarrek sortutako informazioa, herritarrentzat
Bihar, egun guztian zehar, grebari buruzko informazioa jarraitzeko aukera izango da grebaorokorra.info webgunean. Internet zale eta herritar talde batek sortutako webgunea da, herritarrek sortutako informazioa herritarrei helarazteko. Modu horretan, norberak bere inguruan gertatzen dena kontatu ahal izango du. Nahi duen bezala eta momentuan bertan. Testuekin, bideoekin, argazkiekin, twitter bidez… Baliabide horiek guztiak batzen ditu webguneak.
Nola parte hartu?
Finean, GOerreportari izatea da proposatzen dena. Greba Orokorreko erreportari, alegia. Erreportari sarea handitzen doa eta gero eta gehiago izan, hobe.
Oraindik ez dakizula zer egin dezakezun?
Hemen topatuko dituzu ideia batzuk, greba orokorra interneten bultzatzeko. Modu errezean dago azalduta. Posta zerrendan ere eman dezakezu izena, dudarik izanez gero.
Azkenik, oso garrantzitsua da ‘grebaorokorra’ etiketa erabiltzea. Batetik, bilaketak errazago egiteko. Eta bestetik, grebaorokorra etiketa duten mezuak, argazkiak, bideoak… zuzenean grebaorokorra.info webgunean agertzeko.
Animatu eta izan zaitez GOerreportari! Herritarrengandik herritarrentzat.
GAIAK: greba grebaorokorra m21
Iruzkinak(0 iruzkin)
Idatzi zure iruzkina
Bidalketa honek, oraingoz, ez du iruzkinik jaso.
Idatzi hemen zure iruzkina
Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.
Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea
Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa