- zuzeu.com - http://zuzeu.com -
Txikigintzarako marketina
Egilea: Iñigo Fernández Ostolaza | Data: 2009 Maiatza 27 @ 16:20 | Sailak: Euskal Herria,Kultura | 3 Comments
Euskal Herria oso goian egongo da oraindik, mundu mailan, manifestazio kopuru gehien antolatzen dituzten herrien rankinean. Zorionez eta zoritxarrez.
Orain, ordea, dela erosoagoak bihurtzen ari garelako, dela manifestazioak eraginkortasuna galtzen ari direlako, dela umorea hobetzen ari zaigulako, dela komunikazioaren gizartean bizi garelako, edo dena delakoagatik, gero eta irudimentsuago jokatzen hasi gara aldarrikapen eta komunikazio kontuetan, zorionez.
Adibide esanguratsua ikusi dut gaur bertan:
Datozen San Pelaioak
Joxerra Garziak “Ez merkeenak! Bai onenak! [1]” liburuaren hitzaurrean idatzi zuenez: kultur eta gizarte erakunde alternatiboak ere aspaldi jabetu dira komunikazio eraginkorrak (marketinaren eta publizitatearen irizpideen araberakoak, alegia) duen garrantziaz.
Ikusmena larriki kaltetutako Barakaldoko euskaldunek egin zuten agerraldi irudimentsu hartaz [2] gogoratzen naiz. Edo, nola ez, Munduko Atletismo Txapelketako “giraldilla [3]” haietaz.
Orain gutxi ere adibide harrigarri hau [4] ikusi dut.
Gaia interesgarri zaion edonori, orain hiru urte idatzi nuen artikulu hau [5] eskainiko nioke: Marketing eredu berriak txikigintzarako. Gaurkotasuna irabazi duelakoan.
Jatorria: zuzeu.com: http://zuzeu.com
Artikuluaren URL-a: http://zuzeu.com/2009/05/27/txikigintzarako-marketina/
Bidalketa honetako URL-ak:
[1] Ez merkeenak! Bai onenak!: http://www.alberdania.net/liburua_fitxa.php?str_mod=col&id_coleccion=14&int_pas_ini=0&id_libro=272
[2] hartaz: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1177610709
[3] giraldilla: http://www.elmundo.es/elmundo/1999/agosto/21/deportes/mascota.html
[4] hau: http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/?p=868
[5] hau: http://www.sweetcreeps.com/euskaraz2/archives/98-Marketing-eredu-berriak-txikigintzarako-II.html
Klik hemen inprimatzeko.