Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »

Internetzaleon albistari horizontala

Zuzeun izeneman | Pasahitza galdu?

Euskal Herria  »

Txistua inmateriala omen da

Asteazkena, 2009/06/17 @ 17:44 Dot Unai Muñoa

Kultura Hirien Nazioarteko Bulegoak bilaketa bitxia hasi du: Espainiako Kultura-Ondare Inmaterialaren 10 altxorrak aurkitu nahi ditu herri-bozketaren bitartez. Hautagaiak 45 dira guztira eta, tartean, txistua ere agertzen da. Bai, bai, Euskal Herriko txistua, danbolinik gabe oraingoan.

Leioako txistulariak, instrumentu inmaterial eta guzti

Leioako txistulariak, instrumentu inmaterial eta guzti

Poztekoa da holako erakunde batek musika tresna hau aintzat hartzea, guretzat ere benetako altxorra baita. Aspalditik, gainera. Baina bere inmaterialtasuna, ostera, berria da guretzat. Atzamarrak dantzan etengabe, putz eta putz… ezer ez ukitzeko, ezer ez jotzeko. Ala bai?

Espainiako Kultura-Ondare Inmaterialaren 10 altxorrak izango direnen gainerako hautagaien artean jaiak eta ohiturak nagusitzen dira eta, horien artean, Bilboko Aste Nagusia, Donostiako Danborrada eta Sanferminak ere agertzen zaizkigu. Seguru hauek ere merezi dutela izendapena, baina horiek gutxietsi gabe, txistuaren aldeko kanpaina egitera ausartzen naiz: eman diezaiogun botoa txistuari! Ikus dezatela zein solidoa den gure musika tresna inmaterial hau.

Lagun bati bidali Inprimatu

GAIAK:

PARTEKATU:

Iruzkinak(iruzkin 1)

Idatzi zure iruzkina

  • urki
    2009/06/17 @ 19:58

    Nahiko xelebrea kontua. Ez bakarrik txistua ez delako inmateriala, baizik ez delako Espainiako ondare batez ere. Ezta besta horiek ere.

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.




Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea

Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa



Lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs