Zugaz.com abian da, gaztetxoen sare sozialetarako tresna

cc-by:sustatu.com
cc-by:sustatu.com

Goienak sortu du gunea eta CodeSintax enpresa eibartarra arduratu da eraiketa teknikoaz. Azken hau izango da, halaber, kudeatzailea ere. Urte hasieran entzun genion enpresa honetako jendeari, halako tresna baten beharra zegoela eta, esan eta egin, bai jauna.

Ez dugu probatzeko aukerarik izan, baina aukera zabala eskaintzen duela ematen du: Jokoak, Argazkiak, Tribuak, Mezutxoak, Trukeak, Bideoak, Postontzia eta karaokea agintzen dituzte, behintzat.

Eskertzekoa da hau guztia, gainera, Sustatun argitaratu duten bezala, “Euskaldunon komunitatea da Zugaz.com eta hori horrela izanda ez da milioika erabiltzaile izango dituen webgune bat, sare sozial askorekin gertatzen den moduan. Gutxiago izatera, aldrebeskeriak antzematea ere errazagoa da eta, beraz, komunitate segurua duzu Zugaz.com. Zuk zeuk klik bakarrarekin argazki edo bideoren bat ez baduzu egokitzat ikusten eta Goienako administratzaileak segituan jakingo du iritzi hori”.

Chapeau!

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.