Hutsune guztiak beharrezkoak dira.
Lehen mailara itzultzearen ametsak ihes egin duen arren, Realak ospakizunetan darrai, ehun urte ez baitira egunero betetzen. Atzo arratsaldean aurkeztu zuten Donostiako Victoria Eugenia antzokian txuri-urdinen mendeurreneko abestia, Andoni Egaña eta Mikel Erentxunek sortutakoa. Inkesta prestatu dugu Zuzeun. Gustatzen zaizu abestia?
Ehun urtek askorako ematen du. Momentu ahaztezinak eta une gogorrak. Poza, irrifarreak, oihuak, eta bakardadea, tristura, malko zuri-urdinak. Azken hauek ari dira gailentzen azken urteotan. Garai ilunak Realarentzat eta Reala ehun urtez bihotzean eta ahotsetan izan eta dutenentzat.
Andoni Egaña bertsolari zarauztarrarenak dira hitzak eta Mikel Erentxun abeslari donostiarrak konposatu du musika. Ekaina hasieran grabatu zen kantu honetan Leire, La Oreja de Van Gogh taldeko abeslaria, Alex Ubago, Asier Gozategi, Mikel Erentxun eta Andoni Egaña berak parte hartzen dute, besteak beste.
Ereserki berri honetaz gain, Realaren ehun urteak ospatzeko ekitaldi aunitz ari dira prestatzen. Abuztuan, Cristiano Ronaldo, Kaka eta konpainia beste inork baino lehen ikusteko aukera izango dute jarraitzaile txuri-urdinek, Real Madrid izango baita ziurrenik mendeurreneko partidako arerioa. Eta Irailaren 7rako klubaren museoak ateak irekiko ditu. Ospakizunetako programazioa, argazki eta bideo historikoak, eta askoz gehiago topatuko duzu real100.org wegbunean.
Realaren mendeurreneko abestia. Andoni Egaña / Mikel Erentxun
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala, bihotzean,
ehun urtez aupa Reala, beti Reala ahotsetan.
Ehun urtez bizi izaten badaki maiteminak,
oso harro daramatzagu, kolore txuri-urdiñak.
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala, bihotzean,
ehun urtez aupa Reala, beti Reala ahotsetan.
Hondartzan abiatu eta, hasi ginen Ondarretan,
garenera iritsi gara, Atotxa eta Anoetan.
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala, bihotzean,
ehun urtez aupa Reala, beti Reala ahotsetan.
Oroimenak gordetzen duen, barreneko poz-poza,
Puertollano edo Atotxa, El Molinon, Zaragoza.
Irabaztean apaldu, galtzean galdu ongi,
harrobia hor daukagu, balio horien harrobi.
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala, bihotzean,
ehun urtez aupa Reala, beti Reala ahotsetan.
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala, bihotzean,
ehun urtez aupa Reala, beti Reala ametsetan.
Abestiaren making off-a.
Realak bere lehenengo Liga txapelketa irabazi zuen 80-81 denboraldian. Denboraldi haren kronika duzue bideo honetan.
Realaren lehenengo Liga
Eta hemen argazki bilduma bat, nostalkigoentzat.
Reala, 100 urte
GAIAK: Andoni Egaña Donostia futbola Gipuzkoa Mikel Erentxun musika Reala
Azken orduko albisteak.
Zer da Zuzeu? |
Harremana |
Erabilera baldintzak |
Hasierako orrialde bilakatu
Edukien lizentzia:
Bazkide teknologikoa:
Iruzkinak(iruzkin 1)
Idatzi zure iruzkina
Realaren ereserki berria - Danbaka - Albisteak
2009/06/26 @ 08:55
[...] Realaren ereserki berria Realaren ereserki berria entzungai. [...]
Idatzi hemen zure iruzkina
Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.
Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea
Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa