Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »

Internetzaleon albistari horizontala

Zuzeun izeneman | Pasahitza galdu?

Euskal Herria  »

Lehergailu batek eztanda egin du Durangoko PSOEren egoitzan

Ostirala, 2009/07/10 @ 02:50 Dot ZuZeu

Bizilagun batek, pasamontañas batekin zioan pertsona bat pakete susmagarria Herriko Etxearen atean uzten ikusita, Ertzaintzari deitu dio. Gauerdiko 00:00ak aldera eztanda egin du artefaktuak, lokalean kalte larriak eraginaz. Ez da zauriturik izan.

armen bidea egokia? - wakalani cc

armen bidea egokia? - wakalani cc

Beste atentatu bat Bizkaian, oraingoan Durango PSOEko Herriko Etxearen aurkakoa. ETAren beste ekintza bat dirudi, eta ez da harritzekoa, aspaldidanik izan baititu erakunde armatuak begiz jota sozialisten egoitzak. Ez da zauriturik izan, baina artefaktuak kalte larriak eragin ditu eraikuntzan eta PSEko kide batzuen esanetan,  kezkagarriena atentatua gas iturri batengandik “oso gertu” gertatu izana da, “jende askoz gehiagori” eragin baitziezaiokeen. Jadanik bizilagun guztiak haien etxeetara itzuli dira kalean ordu pare batez egon ostean.

Rodolfo Ares bera izan da ezbeharra gertatu den lekuan poliziekin hitz egiten eta gertatu den guztiaz informatzen; bestalde, ezker abertzaleak salbu, talde politiko guztiek gaitzetsi dute atentatua. Bizkaiko PSEko presidente den Jose Antonio Pastorren esanetan ezin dira onartu “talde politiko demokratikoen” aurkako erasoak, eta haien partetik erantzun “gogor eta irmoa” jasoko dutela iragarri du.

ETAren ildo ez hain berria

Geroz eta garbiago ari da geratzen zein den ETAren ildoa: azken komunikatuan esandako bidera itzuli da. Uda baino lehen hasiko zela agindu zuen, eta Eduardo Puellesen atentatuarekin, halaxe zen hasi. Baina, hasi ala betiko bide beretik segi?

Lagun bati bidali Inprimatu

GAIAK:

PARTEKATU:

Iruzkinak(0 iruzkin)

Idatzi zure iruzkina

Bidalketa honek, oraingoz, ez du iruzkinik jaso.

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.




Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea

Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa



Lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs