Hutsune guztiak beharrezkoak dira.
Bitxia Julen Madina lasterkari “dibinoari” ETBn entzun dioguna, atzo Sanferminetako entzierroan hildako bat egonda gero. Arrisku kontrolatuaren gezurra sinisten omen du askok, baina entzierroa “ez da Port Aventura eta zezena gidoitik aldendu daiteke uneoro”.
Sanferminetako entzierroan hil den mutila bazterretik begira baina entzierro barruan egon izana kritikatu du Madinak nonbait, ezer gertatuko ezaizula pentsaturik horrela egoten direla asko eta asko.
Kontua da Julen Madinak duela 5 urte beste hainbeste adarkada hartu zituela, bost, zezenplazako sarreran jende-pilaketa gertatu zenean. Zezenak sekulako amorruz ekin zion behin eta berriro, eta irudiak ikusita… Madina une hartan bertan seko gelditu ez izanak miraria zirudien.
Madinaren 5 adarkadak, bideoaren amaieran. 2004
GAIAK: entzierroa Iruñea Sanferminak zezenak
Iruzkinak(0 iruzkin)
Idatzi zure iruzkina
Bidalketa honek, oraingoz, ez du iruzkinik jaso.
Idatzi hemen zure iruzkina
Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.
Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea
Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa