Hutsune guztiak beharrezkoak dira.
Tekno »
Beti ez da handiena garaile suertatzen. Teknologia berriek herritarren boterea demokratizatu dute hein handi batean, eta ordenagailu sinple batek eta interneterako konexioak, Goliat Daviden pare jar dezake. EEBB-tako eta Hego koreako erakunde eta instituzioen web orriek jasandako erasoa ziber gerren azken adibidea da.

Ordenagailu gela, by tsakshaug, Flickr
Posta elektronikoko erasoak dira ezagunenak gure artean. Interesgarriak diruditen mezuak heltzen zaizkigu egunero eta posta ireki bezain laster, erdiak baino gehiago zakarrontzira bota behar ditugu, badaezpada ere irakurri gabe. Gure kontaktuen izenean ere mezu “susmagarriak” jasotzen ditugu, gure ordenagailuak izorratzeko edota bertatik informazio baliagarria eskuratzeko. Arriskutsuenetakoa pishing deritzon jarduera da, internet bidez bankuko kontuko informazioa lapurtzen dute ondoren zure dirua lapurtzeko inolako arrastorik utzi gabe. Baina horiek eskala txikian eginiko oldarraldiak besterik ez dira.
Gobernuen aurkako erasoak, ordea, arazo serioagoak dira, egun munduko potentzia handiek Internetek eskaintzen dituen baliabideak erabiltzen baitituzte elkarri kalte egiteko. Txina da ziber gerra egiten herrialde aktiboenetakoa. Eta pirata informatikoen jomuga gustokoena, aldiz, EEBBtako Pentagonoa.Informazioa lapurtu eta barne-komunikazioa etetea dute oldar horiek xede.
Iragan uztailaren 4ean hasi zen eraso informatikoa EEBBen eta Hego Korearen aurka. Erakunde eta instituzio ofizialen web orrien aurka egin zuten. EEBBtan Altxor publikoaren sailaren, Merkataritza Batzorde federalaren, Pentagonoaren eta Etxe Zuriaren web orriak blokeatzea lortu zuten. Lehen susmagarria, noski, Ipar Korea izan zen, baina oraindik ez dute Hackerren jatorria aurkitu. Hego Koreako Komunikazio Batzordeak erasoak, Alemania, Austria, Georgia, EEBBk eta Hego Koreatik jaurti direla uste du. Hala ere, Ipar Koreatik erasorik egin ez bada ere, aginduen atzean Pyongyang-eko gobernua dagoela pentsatzen jarraitzen dute.
Web 2.0-a eta IP sarea hobetzen doazen einean, eraso informatikoak ere handitzen doaz eta eraginkorragoak bilakatzen dira. 1989an aldizkari espezializatu batek oparitzen zituen disketetan zegoen birusak enpresa mordoari kalteak eragin zizkion, lehen erasko informatikoa izan zen. Ordutik Interneten erabilera masiboak, batik bat, eraso mota hau hobetzea eta hedatzea ekarri du. Halako ekintzen ohiko adierazpena da ziber bomba, zerbitzari bati une berean, bere erantzuteko ahalmena blokeatuko duen dei kantitatea bidaltzea litzeteke.
Halere, komunikazioaren aroan, informazio sekretua eskuratzea eta informazio faltsua zabaltzea dira eraso zibernetiko arriskutsuenetakoak. Eta XXI. mendeko gerretan, sarea, arma bat gehiago bilakatu da.
Sarearen historia kolpe handiz josita dago, zihur EEBB eta Hego Koreakoa ez dela azkena izango.
Hemen gerra informatikoari buruzko informazio gehiago topatuko duzue.
GAIAK: EEBB Hego Korea Internet Ipar Korea ziber gerra
Iruzkinak(0 iruzkin)
Idatzi zure iruzkina
Bidalketa honek, oraingoz, ez du iruzkinik jaso.
Idatzi hemen zure iruzkina
Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.
Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea
Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa