Hutsune guztiak beharrezkoak dira.
Bristoleko Unibertsitateak eta A.C.C. African Conservation Center-ak, elkarlanean, argitaratutako ikerketak argi uzten du: Erretserba naturalak animaliak babesteko sortu izan baziren ere, elefante, jirafa, inpala eta abarren populazioak “ikaragarri” murriztu dira Afrika osoan; erretserbetan ere bai.

Gepardo bi. CC-by:Stolz, Gary M., U.S. Fish and Wildlife Service
Gizakiaren populazio gorakadak animalien eta basapiztien bizitzan eragin larriak izaten hasi zen joan den mendeko azken hamarkadetan. Egoerari irtenbide kontserbazionista ematearren sortu ziren erretserba naturalak; ama lurraren oasi bezala ia ia. Haatik, emaitza pozgarriak lortu beharrean, azken 30 urteetan, beherakada izugarria jasan du animali kopuruak Kenyan, Nairobiko ACC eta Bristoleko Unibertsitateak argitaratutako lanaren arabera. Ikerketarako, Kenyako 23 parke eta 26 erretserbetako azken hiru hamarkadetako inbentarioak aztertu dituzte. Emaitzak dio %40 murriztu dela basapiztien kopurua herrialdean, babestutako guneak barne hartuta; zenbat eta handiago izan parkea orduan eta galera maila handiagoa izan dutela ere azpimarratzen du ikerketak.
Lau kausa nagusi daude beherakada azaltzeko, adituen ustez:
Ikerketak Kenyako datuak baino ez baditu biltzen ere, Afrika osora eta Ameriketara ere estrapolatu daitezke, Westernen arabera. Gainera, aurki argitaratuko duten beste ikerketa batetan argi uzten dute gune naturaleko komunitateekin harreman ona izateak ikaragarri laguntzen duela animalien bizi-kalitatean. Lortu beharrekoa “giza talde horiei honen garrantzia transmititzea da”, Westernen iritziz; “nekazal turismoaren onurak ezagutzera eman behar dizkiegu; basa bizitza salbatzea onuragarria izango da beraientzat ere bai”.
GAIAK: African Conservation Center Bristol University David Western erretserba naturalak Kenya Parke naturalak
Iruzkinak(0 iruzkin)
Idatzi zure iruzkina
Bidalketa honek, oraingoz, ez du iruzkinik jaso.
Idatzi hemen zure iruzkina
Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.
Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea
Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa