Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »

Internetzaleon albistari horizontala

Zuzeun izeneman | Pasahitza galdu?

Euskal Herria Zeure Kasa  »

Roberto Lopez De Calle, El Mundoko kazetaria Radio Euskadiko albistegi buru

Astelehena, 2009/07/13 @ 08:59 Dot Oier Aranzabal

El Mundo egunkariko kazetaria kontratatu dute, PPk botere kuota bat izango du beraz kate publikoan. PP-PSE ituneko letra ttikiaz ari gara?

Ari da apurka-apurka Euskal Irrati Telebista aldatzen, bai behinik behin goi karguei dagokienez. Azken izendapena publiko egin dutena El Mundoko Roberto Lopez La Calle-rena izan da; bera arduratuko da Radio Euskadiko albistegien zuzendaritza lanaz. Espainiar egunkarian politikaren inguruko informazioarekin aritzen zen, EAJri buruzko informazioan espezializatu zen zehazki.

Lopezen gobernuak hasieratik esan du ez duela nahi “ideologizatu” irrati-telebista publikoa, ez direla partzialak izango eta behingoz, profesionalak soilik izango direla goi kargu. Bada ikusten ari gara zein diren profesional horiek, zein ildotakoak guztiak. Nolabait PP-PSE ituneko letra ttikian sartzen diren kontutxoak dira horrelakoak. Oraindik azkarregi da hitz egiteko, denbora pixkat gehiagorekin garbiago geratuko da dena.

Lagun bati bidali Inprimatu

GAIAK:

PARTEKATU:

Iruzkinak(2 iruzkin)

Idatzi zure iruzkina

  • kazetari bat
    2009/07/15 @ 16:42

    Radio Vitoriako buru den Lukas Irigoyenek Arabako PPko Aldun Nagusi izan zen Ramon Rabaneraren prentsa burua izan zen ere.

  • Imanol
    2009/07/20 @ 22:09

    El Mundoko kazetaria= PPren jarraitzailea. Hori da albisteak ondorioztatzen dudana. Ez dut Roberto ezagutzen, baina El Mundoko kazetari batzuk bai, eta formula hori ez da betetzen. Sinplifikazio batzuk arriskutsuak dira.

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.




Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea

Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa



Lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs