Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »
BFA

Kirola Zeure Kasa  »

Tom Simpson, Bernardo Atxaga eta Mont Ventoux

Astelehena, 2009/07/13 @ 07:45 Dot Iñaki Iturriotz Mendizabal

“Tom Simpson ziklistarekin akordatzen al zarete inoiz? Nola asfisiatu zen Aubisque mendian gora, nola bere elastikoak axedrez taula apurtu bat zirudien karreteraren harri txintxarretan?”

Tom Simpson txirrindularia britainiarra.

Tom Simpson txirrindularia britainiarra.

Bernardo Atxagak mugaz bestalde zuen kontaktu bakarrari egindako 37 galderetako bat genuen hau. Ruper Ordorikak eta Mikel Laboak behinola bakoitzak bere magia partikularraz musikatua.

Mikel Laboa, \'Galderak\'

Baina ez, Tom Simpson ziklista ez zen Aubisque mendian gora hil. Proventzako erraldoi deritzaion Mont Ventouxen zendu zitzaigun. Tom Simpson ziklista, askok jakingo ez zenuten arren, txirrindulari aparta genuen. Eta, to hemen 38. galdera, Ba al zenekiten Tom Simpson ziklistaren elastikoa axedrez taula apurtu bihurtu aurretik ortzadar kolorez ohoretua izan zela? Bada bai, Lasarten gainera. Bertatik bertara.

Flandriako itzulia -egunen batean emango dugun honen berri ere-, Lonbardiako itzulia, Milano San Remo eta Paristik Nizarakoa ere garaitu zituen. 1967ko Uztailaren 13an Tom Simpson ziklista ingelesa heriok eraman zuen Mont Ventouxen. Alkoholak, beroak, eta Anfetaminek lagundu zuten hartara.

“Put me back on the bike!” deiadar egin zuen azkenekoz. Mont Ventoux kolosoak ez zion holakorik egiten utzi. 320km/h ko haizeteak izan ohi dituen ilargi paisai idor hark berekin eraman zuen.

Tom Simpsonen azken igoera.

Bertan erabakiko da aurten tourra. Mugaz bestaldeko kontaktu bakar horri 39. galdera hemen: nor izan da Mont Ventoux azkarren igo duen txirrindularia? Ba bai, Iban Mayo. Bertatik bertara.

Iban Mayo, Mont Ventouxen gora.

Iban Mayo, Mont Ventouxen gora.

Lagun bati bidaliInprimatu

GAIAK:

PARTEKATU:

Iruzkinak(0 iruzkin)

Idatzi zure iruzkina

Bidalketa honek, oraingoz, ez du iruzkinik jaso.

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.




Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea

Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa



Z Zer da Zuzeu? | Harremana | Erabilera baldintzak | Hasierako orrialde bilakatu Edukien lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs