Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »

Internetzaleon albistari horizontala

Zuzeun izeneman | Pasahitza galdu?

Kirola  »

Xabi Castillo lehoi lau urterako

Osteguna, 2009/07/16 @ 08:23 Dot ZuZeu

Xabi Castillo errealeko jokalaria fitxatu berri du Athletic-ek. 4 urteko kontratua sinatu du talde zuri-gorriarekin eta 35 milioi euroko etete klausula ipini diote. Fitxaketa ona dudarik gabe hurrengo denboraldian lan duina egiteko.

Xabi Castillo leoia
Xabi Castillo leoia

Jokin Caparrosen eskaerak betetzen ari da Athletic-eko direktiba, bi aste hauetan hiru jokalari fitxatuko zituztela esan, eta hara! Han non etorri diren Oscar De Marcos (Alaves) eta Xabi Castillo (Erreala). Azken honek bart gauean sinatu zuen talde zuri-gorriari lau urtez lotuko dion kontratua. 35 milioi euroko etete klausula adostu dute bi aldeek eta urteko milioi bat euro inguruko soldata kobratuko du hegaleko jokalariak.

Balentziagarekin gustura ez, eta beste jokalari bat eskatu zuen Athletic-eko entrenatzaileak, atzeko zuloak tapatzeko. Aspaldidanik zuten begiz jota bilbotarrek Castillo, itxura oneko jokalaria, burutsua eta jokoan teknikoa izateagatik. Eta batez ere, Bilboko taldeak ez duelako oso merkatu zabala eta  horrelako aukerak sortzen direnean arriskatu behar duelako. Ez da ez fitxaketa txarra izango datorren denboraldiko 4 txapelketetan duin leihatzeko.

Jokalariaren aurkezpena, bihar Ostegunean hilaren 16ean egingo dute, 11:30etatik aurrera Ibaiganeko prentsa aretoan.

Athletic vs Erreala

Beti egon da nolabaiteko pike bat bi kluben artean. Beti izan dira ika-mikak, haserreak eta pikeak. Oso gaizki ikusia dago horregatik A8 autopistako saltoa ematea; Etxeberriarekin, Zubiarrerekin, Gabilondorekin eta De Cerio berarekin ere hautsak harrotu ziren. Castillo ez da salbuespena, kirol prentsaren foroetan garbi ikus daiteke leiha hau.

Lagun bati bidali Inprimatu

GAIAK:

PARTEKATU:

Iruzkinak(0 iruzkin)

Idatzi zure iruzkina

Bidalketa honek, oraingoz, ez du iruzkinik jaso.

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.




Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea

Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa



Lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs