Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »

Internetzaleon albistari horizontala

Zuzeun izeneman | Pasahitza galdu?

Kirola Zeure Kasa  »

Astarloza: ezina, ekinaren ekinez egina

Asteazkena, 2009/07/22 @ 08:47 Dot Iñaki Iturriotz Mendizabal

Olinpo Mendira sartzea ez da batere erraza, garaipenik ezean ezin baita bertako sarrerarik lortu. Gure Mikelek ez zuen beste helbururik azkenaldian, bere burua Olinpoan ikusi besterik.

Mikel Astarloza Bourg Saint Mauriceko helmuga zeharkatzean.

Mikel Astarloza Bourg Saint Mauriceko helmuga zeharkatzean.

Txirrinduzaleon estimua ez baita nahikoa historiako lerroak osatzeko, historia Olinpoko gizasemeek soilik borobiltzen baitute. Estimua gizaldiekin batera ahantzi eta galdu egiten baita, historia berriz, ukiezina dugu.

Mikel Astarloza  Pasaitarrak 2009ko Uztailaren 21ean lortu du urteetan zehar amesten zuena: Olinporako sarrera. Atari politenetik gainera, Frantziako Tourreko Alpeetatik, txapeldunen gisara. Garaipen gutxi izango dira honena bezain estimaturik. Argazkia ikusi besterik ez dago: Euskadi Fundazioaren historian ere letra larriz idatziko da hemendik aitzina Mikelen izena: Agustin Sagasti, Roberto Laiseka, Iban Mayo eta Samuel Sanchezekin batera.

Olinpoan daukagularik, datorren Igandean Berrian eskeiniko digun ‘segidilari’ arreta eskeini beharko ba!

Izan ere, behin Olinpoan sartuta, garaipen hitza norbere egiten baita, lehena ez baita azken egiten…

Adi Egaña BECen, aurten Lozas txapeldun!

Ametsak egia bihurtuz… ZORIONAK MIKEL!

Lagun bati bidali Inprimatu

GAIAK:

PARTEKATU:

Iruzkinak(0 iruzkin)

Idatzi zure iruzkina

Bidalketa honek, oraingoz, ez du iruzkinik jaso.

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.




Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea

Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa



Lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs