Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »

Internetzaleon albistari horizontala

Zuzeun izeneman | Pasahitza galdu?

Euskal Herria Kultura Zeure Kasa  »

Euskara sozialisten tunel beltzean zehar

Osteguna, 2009/07/23 @ 08:22 Dot Oier Aranzabal

PSE-PP akordioaren ostean, denok genuen sekulako beldurra. Zer hizkuntza politika egingo ote dute? Euskal Herriak onartuko du? Sortu zitzaizkigun susmo txarrak badirudi betetzen ari direla; izan ere, euskara EAEko irakaskuntzan hizkuntza printzipal zela zioen dekretua baliogabetu du Jaurlaritzak.

Euskara espainolen preso - galtzagorri_mendietan

Euskara espainolen preso - galtzagorri_mendietan

Eusko Jaurlaritzak euskara irakaskuntza hizkuntza garrantzitsuena zela bermatzen zuen dekretua baliogabetu du. Euskal Autonomi Erkidegoko azken boletin ofizialean agertu da, dekretu hau ezabatzeko agindua. Erkidegoko auzitegiak, pasa den ekainean, denbora batez baliogabetu zituen euskarari garrantzia handiena ematen zieten dekretuak. Eta auzitegiak esandakoa berretsiz aldaketa hau ofizial egin du Gasteizko gobernuak.

Patxi Lopezen gobernuaren hitzetan, bi hizkuntzen arteko “bizikidetza egokia” bilatzen da neurri honen bitartez. Lehenago egiten ziren “inposaketen” gainetik, bilinguismo “bateratzailea” lortzea bilatuko omen du Lakuak. “Hizkuntza bat bestearen gainetik ipintzea errealitatearen distortsioa litzateke.”

Badirudi, apurka, kareta kentzen doala PSE. Euskararen normalkuntzaren bidean, beti bezala, harriak ipintzen hasi dira nazionalista espainolak. Hortan datza PP-PSE akordioak. Seguru euskararen dekretua aldatzeko ideia ere bi alderdiek sinatu zuten dokumentuetan agertzen dela. Baina zorionez, lau urte besterik ez du iraungo tunel beltz honek. Ezta?

Lagun bati bidali Inprimatu

GAIAK:

PARTEKATU:

Iruzkinak(2 iruzkin)

Idatzi zure iruzkina

  • Axel
    2009/07/23 @ 19:46

    Ahaleginek egin behar ditugu lau urte baina lehenago Jaurlaritzatik kentzeko. Ontzat hartzen badugu egindako putxerazoa, lau urte ez, betirako geratuko dira.

  • Palazioberri
    2009/07/23 @ 22:24

    Kataluniako sozialistek ez zuten hori aldatuko, euskara hizkuntza nazional nagusia dela aldarrikatuko zuten. Azken finean, Kataluniako PSOEkideak lehen-lehenik katalanak dira… eta katalanaren alde egiten dukete. Hemen, ikusiko dugu noraino helduko den hizkuntza politika. Hala ere, gogora dezagun Mendebaldeko Nafarroan eta Goi Nafarroan ere euskara hizkuntza diglosikoa dela. Hamaika ikusteko jaioak gara!

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.




Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea

Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa



Lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs