Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »

Internetzaleon albistari horizontala

Zuzeun izeneman | Pasahitza galdu?

Euskal Herria  »

Guardia Zibila Gaztesarearen aurkako operazioa ari da egiten

Asteazkena, 2009/07/29 @ 12:48 Dot ZuZeu

Gaztesarea.net gazteen web-gune ezagunaren aurkako operazioa egiten ari da Guardia Zibila, eta Iker Acero elkarteko lehendakaria atxilotu dute beste bi gazterekin batera.

Gaztesarearen logoa

Gaztesarearen logoa

Martin Ugalde Kultur Parkera hainbat Guardia Zibil joan dira gazteen web-gunea miatzera eta Artziniegan eta Barrikan hainbat gazte izan dira atxilotuak. Auzitegi Nazionalak “ETAren boletoak” saldu izana egotzi die web-guneko arduradunei. Segi gazte erakundearen aldeko boletoak saldu izana leporatu diete eta duela ez askotik Segi ETAren zati dela esan zuen Madrilgo auzitegiak.

Agentzien arabera hiru izan dira atxilotu dituzten gazteak eta horietako bat Iker Acero Getxotarra da, Gaztesarea.net elkarteko lehendakaria. Anmistiaren Aldeko Mugimenduak salatu duenez Acero surfista ezagunaren etxera aurpegia estalita zeramaten pertsona batzuk azaldu dira papel bat eskuan zeramatela, eta atxilotu egin dute. “Ez dute inolako identifikaziorik erakutsi, soilik atxilotzeko agindua omen zen papera…”

GAZTESAREA.NET

Lagun bati bidali Inprimatu

GAIAK:

PARTEKATU:

Iruzkinak(9 iruzkin)

Idatzi zure iruzkina

  • Jaun
    2009/07/29 @ 12:56

    Etzait batere harritzen…

  • BossSpringsteen
    2009/07/29 @ 13:27

    Gaur gertatutako bonbazoa dala-ta ez dakit ba erreza dan polizia horeen kontra egitea, baina benetan, nazkantea eta goragaleak emoteko modukoa da. Potrotaraino gauz! Puaj!

  • Jaun
    2009/07/29 @ 13:56

    Benetan sintomatikoa, ZUZEUko azalean berri hau agertzea, ETAren barrabeskeriaren berririk eta inolako kondenarik eman gabe.

  • Mikel Lasa Mikel Lasa
    2009/07/29 @ 15:38
    zuzeularia

    Jaun, albistea zuk zeuk idaztera gonbidatzen zaitut, zuzeu denon artean egiten baitugu. Bidali albistea eta gustora asko jarriko dugu, jasotzen dugun guztiarekin egiten dugun moduan.

    Bestetik, gustatuko litzaiguke honetatik bizitzerik izango bagenu, baina bakoitzak bere lana du eta ez gaude uneoro aktualitateari begira eta ez dugu uneoro idazteko disponibilitatea. Hala ere, albistearen berri izan dugun unetik esteka bat dago jarrita El Paisek emandako albistera. Ez dugu uste Zuzeuko editoreok -beste edozein erabiltzaile bezalakoak garenok- albistea, kasu honetan, El Paisek baino hobeto emateko aukera dugunik, ez baitugu, ez denbora, ez baliabiderik horretarako. Bestalde, gure lanak utzi digunean behintzat, ez dugu inoiz gaurkoa bezalako albiste bat idatzi eta azalera eramateko arazorik eduki. Eduardo Puellesen hilketaren inguruan egindako jarraipena irakurtzera gonbidatzen zaitut.

    http://zuzeu.com/2009/06/19/bonba-autoz-hildako-bat-arrigorriagan/

    Emandako azalpenak balio izana espero dut. Ondo izan, eta animatu idaztera!

  • Jaun
    2009/07/29 @ 17:19

    Ados Mikel.
    Eskerrik asko erantzunagatik!

  • Antxeta
    2009/07/31 @ 00:13

    Jaun, kontua beste bat da, zu zenbait ekintza, eta ekintza horiek bakarrik, gaitzesteko eskatzen duten inkisitore horietakoa zara. Ez dago besterik zure mezuaren atzean. Zuretzat gauzak txuri ala beltzak dira, bestelako azterketarik gabe.

    Zorionez, munduak aurrera egiten jarraitzen du, zu bezalakoak bertan egon arren.

  • Jaun
    2009/07/31 @ 12:47

    Antxeta,

    Ni ekintza antidemokratiko guztien aurka nago, besterik ez.GUZTIEN aurka.HILKETEN aurka, mehatxu eta torturen aurka etab. Ta operazio honetan ez dut ezer antidemokratikorik ikusten.Zuk bai?
    Gustatuko litzaidake horritxo horien atzean izkutatzen diren pertsonak (zezen baten hilkataren aurrean jaikitzen diren eta pertsona baten hilketaren aurrean ixil-ixilik daudenak) gaur aurrera eramango diren ETAren faxismoaren aurkako manifestazioetan aurpegia ematen.ta ETAren intransigentzia ta totalismoaren aurrean jaikitzen. Bada zeozer antidemokratikoagoa, pertsona bati pertsona kentzea baino?

    Zorionez, Euskadik aurrera egiten jarraitzen du,ETA ta terroristak babesten dituzten pertsonak bertan egon arren.

  • Aste honetan egindakoak 2009-08-02
    2009/08/02 @ 14:30

    [...] @zuzeu Guardia Zibila Gaztesarearen aurkako operazioa ari da egiten http://zuzeu.com/?p=8888 #gaztesarea [...]

  • Aste honetan egindakoak: 2009-08-02
    2009/08/02 @ 17:45

    [...] @zuzeu Guardia Zibila Gaztesarearen aurkako operazioa ari da egiten http://zuzeu.com/?p=8888 #gaztesarea [...]

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.




Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea

Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa



Lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs