Hutsune guztiak beharrezkoak dira.
Kirola »
Mikel Astarloza Euskaltel taldeko txirrindulariak Amara Plaza Plaza hotelean eskainitako prentsaurrekoan bere errugabetasuna aldarrikatu du. Hautsak harrotu ditu pasaiarraren ustezko doping kasuak.
Astarloza bere errugabetasuna aldarrikatuz
Hautsak harrotu ditu Mikel Astarlozaren ustezko doping kasuak. Txirrindularitza abiadura handian ari da galtzen zuen sinisgarritasun guztia; batzuek diote kirolari guztiak hartzen dituztela errenimendu hobea lortzeko drogak, besteek aldiz, diote batzuen kontua dela soilik. Jada, egia esan ez gaitu ezerk harritzen.
Ekainaren 26an egindako gernu probetan EPO errekonbinantea aurkitu ziotela jakin arazi zioten Astarlozari. “Hasieran broma bat zela uste nuen, baina esan zidatenean email bat jaso zutela laborategietatik… ezin nuen sinetsi”, adierazi du gaur, Amara Plaza hotelean eskaini duen prentsaurrekoan. Esan du ez dituela ez elkarrizketak eskainiko, ez galderak erantzungo, gauzak argitu artean. Gainera esan du egin zitzaizkion kontrol horiengan konfidantza ez izateko frogak dituztela, eta ez dituztela argitara aterako momentu egokia iritsi arte.
Bestalde adierazi du “zoroen kontua” dela dopatzea gaur egun, izan ere, pasaporte biologikoaren kontu horrekin ezinezkoa da UCI-ri ziria sartzea. Eta gaineratu du bere iritziz balio gehien duena bere hitza dela. “Igorrek galdetu zidan ea zerbait hartu nuen, eta argi erantzun nion: Ez, ez dut ezertxo ere hartu igor, zin dagit”.

Astarloza kronoan - Adambowie cc
GAIAK: Astarloza EPO errugabetasuna Euskaltel Mikel Prentsaurrekoa tourra
Iruzkinak(0 iruzkin)
Idatzi zure iruzkina
Bidalketa honek, oraingoz, ez du iruzkinik jaso.
Idatzi hemen zure iruzkina
Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.
Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea
Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa