Hutsune guztiak beharrezkoak dira.
Kirola »
Errealeko jokalari ohiak, Ingalaterrako abenturari amaiera eman eta Real Madrid taldean jokatuko du hurrengo bost urtetan. Florentino Perezek 30 milioi ordaindu dizkio Liverpooli eta jada denera 200 milioi euro inguru gastatu ditu fitxaketetan.

Xabi Alonso - cc
Lehena Kaka izan zen, bigarrena Cristiano, hirugarrena Benzema eta laugarrena Xabi Alonso izan da. Erdilari tolosarrak argi adierazi zuen azken hilabeteetan Liverpooletik alde egin nahi zuela. Real Madrilek tentatu zuen eta eskaintzari ezin izan dio uko egin. Bost urterako kontratua sinatu du merengeekin, eta urte bakoitzeko 4,5 milioi euro kobratuko dituelarik. Ondo ateraz gero bere bizitzako kontratua izango da dudarik gabe.
Real Madrileko presidente, Florentino Perezek, fitxaketa honekin, taldea “nazionalizatu” eta, tolosarra “orkesta zuzendari” ona denez, oilotegiko oilar guztiak bere lekuan mantendu nahi ditu. Talde irabazlea sortu nahi izan dute beti madrildarrek, baina, oilar gehiegi sartu izan dituzte taldean. Azken urteetan, harrokeria sobredosi honek taldearen beherakada ekarri izan du. Berriz ere oilarrez betea da oilotegia, baina aurten ez al dira desmadratuko? Beteko al dituzte ipinitako helburuak?
Ikusiko da Xabi Alonsok zer nolako bilakaera duen Madrilen. Ikusiko da ea “galaktikoek” talde bezala funtzionatzen duten. Jokalaririk gero ez zaie falta…
GAIAK: Alonso Erreala Fitxaketak football futbola Liverpool Madrid Real Sociedad Xabi
Iruzkinak(0 iruzkin)
Idatzi zure iruzkina
Bidalketa honek, oraingoz, ez du iruzkinik jaso.
Idatzi hemen zure iruzkina
Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.
Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea
Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa