Hutsune guztiak beharrezkoak dira.
Sonajeroaren printzipioaz ari natzaizue… izan ere, ez gara ohartzen zerbaiten balioaz, galtzen dugun arte. Umetatik izan da hala. Ez dugu erremediorik.

Hurbilekoek duten balioaz ez gara konturatzen. Hor daude, hor ditugu, eta kitto. Badirudi gainera, askotan izorratu gehiago egiten gaituztela, lagundu baino. Ezta? Ez al da ala? Baina ausnartzen jarriz gero, zer egingo genuke haiek gabe.
Sonajeroaren printzipioa deitzen diot horri. Umetatik gugan dagoen printzipio bat da sonajeroarena; ume batek mahai gainean uzten du bere jostailua, ez baitu gehiago jolastu nahi. Eta hori ikusita, han dator bere anaia nagusia hura hartzera. Ezin jakin zehazki zergaitik, baina segituan pizten zaio umeari jostailu horrekin jostatzeko gogoa…
Horretan datza Sonajeroaren printzipioak. Eta ez da soilik umeetan ematen.
Zerbaiten balioaz ez gara ohartzen, galtzen dugun arte…
Still miss someone
GAIAK: gazteak helduak portaera printzipioa psikologia Sonajeroa umeak
Iruzkinak(0 iruzkin)
Idatzi zure iruzkina
Bidalketa honek, oraingoz, ez du iruzkinik jaso.
Idatzi hemen zure iruzkina
Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.
Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea
Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa