- zuzeu.com - http://zuzeu.com -

Reala. Mendeurrena. Ertzainak?

Egilea: xaxi | Data: 2009 Abuztua 15 @ 21:28 | Sailak: Azala,Euskal Herria | 2 Comments

cc-by:herederos-de-rowan [1]

cc-by:herederos-de-rowan

Oraintxe izan da, 20:30etan, realzaleak umore alaiz Anoetarantz zihoazen. Bidean jende asko elkartu zaie eta balkoietatik askok bandera zuri urdinak astinduz erantzun diegu.

Mendeurrenaren plazara iritsi dira. Aproposa lekua, festarako? gogoratzeko? ospatzeko? Bada ez, ertzainak “festara gehitzeko”. Ez dakit zein izango zen orain “probokazioa”. Agian atzoko 85 urteko aitona jota ikuskizun ikusle hark egindakoaren parekoa. Kuestioa da bat batean, inortxori egoeraz jabetzeko astirik eman gabe,  guztiak jo ta fuego hasi direla jendetzari atzetik, bai atzetik. Pelotazoka. Aiton-amonak, umetxoak, kotxesillak, kamiseta zuri urdinen ihesaldia. Mendeurrenaren plazak Tianamentxo bat zirudien.

Zer esango digute bihar egunkariek? Zain geratzen gara.

Orain azal diezaiegun gure seme alabei gertatutakoa. Beraiek harriturik (gaixoak oraindik harridura izan dezaketenak), “baina real, real esaten ari ginen eta? Orain Bartzelonakoak edo Real Madridekoak izan behar al degu?” galdetzen ziguten.

Beraiei emateko moduko azalpenak onartzen dira….


Jatorria: zuzeu.com: http://zuzeu.com

Artikuluaren URL-a: http://zuzeu.com/2009/08/15/reala-mendeurrena-ertzainak/

Bidalketa honetako URL-ak:

[1] Irudia: http://zuzeu.com/wp-content/uploads/2009/08/herederos-de-rowan.jpg