Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »

Internetzaleon albistari horizontala

Zuzeun izeneman | Pasahitza galdu?

Euskal Herria  »

EGA azterketa “bidegabea” aldatu nahi du UPyDk

Astelehena, 2009/08/17 @ 08:00 Dot Eli Epelde

“Zein da egokiena ezustekoa adierazteko? A) auto dotorea erosi duzu, alabaina! B) Auto dotorea erosi duzu, alajaina! C) Auto dotorea erosi duzu, osterantzean! D) auto dotorea erosi duzu, Jainkoarren!”… Euskaldun zaharrak “mekabendios” edo “aibalaostia” esango lukeela pentsatu du eta dona-dona eginez aukeratu du erantzuna. Euskaldun berriak, alabaina eta alajaina jartzea “harrapatzera” joatea dela irizten du eta ez daki zein aukeratu, erabat berdinak iruditzen baitzaizkio. Nahikoa burukomin ematen ditu EGA azterketak eta modeloa aldatzeko mila bider eskatu izan da. Orain UPyD da, euskararen gaitasun azterketarekin ados ez dagoena. Hiru frogetatik bat suspendituz gero berriz hirurak egin behar izatea salatzen du.

Ikasten, by DraXus, Flickr

Ikasten, by DraXus, Flickr

Euskaldun zaharrak eta berriak entzun izan ditugu hainbatetan EGA azterketaz kexatzen. Unibertsitateko kredituak lortzeko edo lana lortzeko askoren “amesgaizto” bilakatu baita. Lehenek Atariko froga famatuari diote beldur gehien… “Ume txikiari esertzeko agindua emateko: A) Apapa! B) Apatx C) Zapla D) Plaust”. Gazteleraz hitz egiten ere ez dakit eta haurrei esertzeko eskatzen ez dakidalako euskaraz ez dakidala esango didate… Pentsatu du hainbatek azterketaren aurrean. Euskaldun berriek, ordea, hirugarren frogari, ahozkoari diote izua, “mintza-praktika” falta agian…

UpyDren aburuz, hiru frogetatik bat ez gainditzean hirurak berriz egitea bidegabekoa da. Gazteleraz inolako frogarik ez eskatzea eta bizi osoan euskaraz ikasi dutenei euskaraz dakitela frogatzeko titulu baten beharra izatea ez ote da bidegabeagoa?

Eitb-ko Wazemank saioko sketch bat ekarri digu gogora notiziak. Agian laster guztiok CACA ateratzeko test-ak egin eta egin arituko gara, bidezkoak izateko…

Wazemak, youtube

Lagun bati bidali Inprimatu

GAIAK:

PARTEKATU:

Iruzkinak(0 iruzkin)

Idatzi zure iruzkina

Bidalketa honek, oraingoz, ez du iruzkinik jaso.

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.




Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea

Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa



Lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs