Hutsune guztiak beharrezkoak dira.
Tekno »
Martitz, martzianoak… pelikuletako kontua dirudi. Bada denbora gizakiak ez duela lurra ez den beste astro bateko lurra zapaltzen. Ilargia zapaldu zeneko garaia urrun geratu da eta jada NASAk eta Roscosmosek Martitz konkistatzean pentsatzen dute.

Planeta gorria - tonymadrid cc
Hilaren 26an NASAk, lehen gizakia ilargira eraman zuen erakundeak, Martera lehen espedizio tripulatua eramateko Errusiari laguntza eskatu zion. Biek duten esperientzia batuaz lortu nahi dute balentria hau aurrera eramatea. Mark Bowman Errusiako NASAren bozeramaleak adierazi zuen, “derrigorrez” Marte konkistatuko duen espedizioak, maila internazionalekoa behar duela izan.
Bowmanen arabera espedizio hau NASAk eta Roscosmos (homologo errusiarrak) zuzenduko lukete, baina noski, beti ere Europako Agentzia Espazialaren laguntza aktiboarekin. “Beharrezkoa da, tripulazioa herrialde ezberdinetako kideek osatua izatea”, dio bozeramaleak, “emaitza on bat lortzeko estatu andanaren artean egin beharko da proiektua”.
Ilusioa sor dezake proiektu “berri” honek, baina, erakunde espazial amerikarrak jakitera eman duenez, 2035. urtea baino lehen ezinezko izango da halako ezer burutzea. Lehenago, adituek diote, ilargira bidaia tripulatu gehiago egin behar direla; esperientziaz jantzi eta materialeak hobetzen joateko.
Abentura bakarka? ezinezkoa
Orain arte Errusiak berak bakarrik ekin nahi zion horrelako proiektu bati. 2015 ean automatak bidali nahi zituzten planeta gorrira, informazioa biltzeko asmoz, eta beranduago lehen bidaia tripulatua egin nahi zuten. Orain ordea onartu dute horrelakoak estatu askoren artean egin behar direla, batik bat, finantziazio egokia lortu eta esperientziak kontrastatzeko.
GAIAK: AEB Amerika Errusia Estatu Batuak Gizakia Marte Martitz NASA Unibertsoa
Iruzkinak(iruzkin 1)
Idatzi zure iruzkina
2009/08/31 @ 11:31
Amerikarrak eta Errusiarrak arerio zaharrak dira, eta ondo ezagutzen dute elkar. Aurreko proiektuetan (Spacelab) jada elkarrekin egin dute lan. Bainan hobekien dakitena da Txinatarren aurretik ibiltzeko, derrigorrez elkarlanean aritu beharko direla. Hortxe kolaborazio honen azpian dagoen gakoa!
Idatzi hemen zure iruzkina
Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.
Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea
Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa