Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »

Internetzaleon albistari horizontala

Zuzeun izeneman | Pasahitza galdu?

Mundua  »

Uribek berrautatua izateko bidea ireki du

Asteazkena, 2009/09/02 @ 11:29 Dot Eli Epelde

Uriberen berrautaketa ahalbidetuko duen Konstituzioaren erreformarako tramiteak onartu ditu Kolonbiako senatuak. Beraz, kolonbiarrek euren egungo presidentea datozen bozetara aurkeztu ahal izango den edo ez erabaki ahal izango dute. Evo Morales, Hugo Chávez eta Manuel Zelayak antzerako bidea burutu zuten, ez oztoporik gabe, ordea. Azkena estatu kolpe bidez kargutik kendu eta bere herrialdetik bota zuten.

Alvaro Uribe, by Piutus, Flickr

Alvaro Uribe, by Piutus, Flickr

Prozesua guztiz amaitu ez bada ere zihurrenik erreferenduma egin egingo da. Eta ondoren herriak aukeratutakoaren arabera, Konstituzioa aldatuko dute, Alvaro Uribe, egungo presidentea, hirugarrenez hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko. Egun, Konstituzioaren arabera behin bakarrik berrautatu baitaiteke presidentea. Honaino guztiak arrunta dirudi, baina konstituzioa aldatzea bekatu larri modukoa da hemen eta han. Hala dirudi behintzat inongo Carta Magnaren hizki bat aldatzeko saiakeren aurrean sortzen diren erreakzioengatik.

Antzerako prozesua burutu zuten duela ez asko Evo Morales Boliviako presidenteak eta Hugo Chávez Venezuelakoak. Bien kasuetan barne oposizioak presio izugarria egin zuen hori posible ez izateko: herriak presidenteak berriz bozetara aurkezteko aukera duen erabaki ahal ez izateko.

Baina barne oposizioaz gain, Europan eta EEBBetan ere izan ziren erantzunak. Noski demokraziara jolasten lagundu nahi izan zieten Hego Ameriketako herrialdeei. Hemengo titularrek Chávezek eta Moralesek agintean betikotu nahi zutela nabarmendu zuten. Antidemokratikoa iruditu zitzaien herriari galdetzea. Eta antidemokratikoa hiru legealditik gora aurkeztu ahal izatea. Diktadura hitza ere entzun ahal izan genuen, non eta presidente batek nahi adina aldiz aurkezteko eskubidea duen herrialdean. Baina noski, hemen demokratak gara eta demokrazia lezioak eman behar dizkiogu munduari…

Agian Uriberen kasua ez dute hainbeste kritikatuko duela gutxi estatubatuarren lagun min egin baita kolonbiarra. Agian Uribek ez baitu Chávez eta Moralesek bezala agintean betikotu nahiko, demokratikoki hauteskundeetara aurkeztu baizik. Nork daki.

Zelayaren bidea bestelakoa izan da. Herri kontsulta deitu zuen Hondurasko presidenteak uztailerako konstituzioa aldatu ahal izateko. Herritarrek erantzun beharreko galderak honakoa zioen: “Ados al zaude Konstitizio politiko berri bat onartzeko Batzorde Konstituziogile Nazional bat eratu edo ez erabakitzeko 2009ko hauteskunde orokorretan beste hautestontzi bat ezartzearekin?”. Galdera hark kargutik bota zuen Zelaya. Konstituzioaren aurka egitea egotzita Micheletti eta bere lagunek estatu kolpea eman baitzuten.

Uriberen bideak errazagoa dirudi hasiera batean. Ikusi beharko dugu nola erantzuten duten batzuek eta besteek.

Lagun bati bidali Inprimatu

GAIAK:

PARTEKATU:

Iruzkinak(iruzkin 1)

Idatzi zure iruzkina

  • Gari
    2009/09/02 @ 12:32

    El Pais egunkariaren erreakzioa jarraitu beharrekoa izango da, bereu baita Estatu Espainolean Zelaya, Morales eta Chavez diktadoretzat jo eta beren burua betikotu nahi zutela geheinetan errepikatu duena (idatzizkoetan behintzat). Zelayaren aurkako estatu kolpea zilegitzat jo eta Hondurasko egoeraren irakurketa partzial eta interesatua egiten duena, ala nola Chavez aurkako 2.005eko estatu kolpea erabat zilegitzat jo zuena ere.

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.




Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea

Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa



Lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs