Vocentoko deabrutxo horiek

cc-by: jacobo-canady
cc-by: jacobo-canady

Presaka gabiltza gaur, ganorazko ezer idatzi ezinda, baina ezin utzi aipatu gabe Vocento taldeko komunikabideak nola ari diren egunetik egunera lotsagabetzen. Adibidetzat ez dakargu gauza nabari-nabari bat. Aitzitik, ia oharkabean pasa daitekeen kontu bat dakargu, adierazi nahi duguna hobeto ilustratuko duelakoan: gaur bertan Ibarretxe Lehendakariaren berri El Correon et El Diario Vascon ematen duen albistea.

Gaurkoa finki egindako lana da, subliminalki. Ibarretxe Puerto Ricora joana dela eta, horixe dute albistea.

M. Perezek sinatzen duen kronika, honela hasten da: “«Hoy abro una nueva etapa». Con idéntica solemnidad a la que mostró en el Parlamento vasco para clausurar su carrera política el 5 de mayo, cuando Patxi López fue proclamado lehendakari, Juan José Ibarretxe abrió ayer la primera página de su nueva biografía como profesor invitado“. Ezer txarrik ez, baldin eta ez bada Ibarretxe erregistro bakarreko handiuste bat dela erakustea. Esan gabe, jakina.

Aurrerago beste hau: “El ex lehendakari ofreció la primera de una serie de charlas que impartirá en la institución universitaria número 1.224 del mundo -la UPV es la 186 del mismo ranking-,…”, erakutsiz zein unibertsitate apalek gonbidatu duen Ibarretxe. Berez ez dago txarto informazio hori ematea (egiaztatu baldin badute, behintzat), baina beste hainbat politikariren ibilera unibertsitarioak (Aznar, Joseba Arregi…), ez dituzte era berdinean aztertu izan.

Eta artikulua amaitu baino lehen, txokolatezko beste bonboitxo bat, likorea baino, barnean behazuna daramana. Izan ere Ibarretxe beti kontu berarekin bueltaka dabilen obseso bat da, non dagoen ere konturatzen ez dena, lekuzkanpo horietako bat: “En cambio, en Euskadi las cosas marchan mejor, trasladó a su audiencia, a unos 10.000 kilómetros más allá de Sestao, Eibar o Vitoria. Los efectos del deterioro económico no han sido tan graves como «en el Estado español», ya que el País Vasco tiene «una estructura económica muy diferente» y en 2008 -cuando Patxi López aún era oposición- experimentó un crecimiento positivo similar al de Noruega.”

Eta gainera, jakina “Estado español” eta horrelakoak komatxo artean, Ibarretxek esandako astakeriak nabari daitezen.

Cocidito madrileño” ospetsu haren lekuan, “Porrusalda vasquita” egiten hasi behar luke horretarako denbora daukan baten batek.

Ez dut hankarik eta, batez ere, ez dut bururik. Begi bat bai, ordea. Eder askoa.