EnglishTube, ingelesa doan ikasteko gunea

EnglishTube, ingelesa praktikatzeko gunea
EnglishTube, ingelesa praktikatzeko gunea

Hemen utzi dizuet EnglishTube gunearen pantailakada nire EasyPeasy Linux sistemako Firefox nabigatzailetik hartuta. Uda honetan, EnglishTube sortzen eman dut denbora. Vlog edo bideoblog sistema erabiliz, ehun bideo inguru txertatu ditut ingelesez egiten ikasi nahi dutenek eta irakasleek profita dezaten gelan eta gelatik at.

Internet-i esker, inoiz baino eskuragarriago dugu hizkuntzak gure erritmoan eta material edo ekai ikusentzunezkoak erabiliz ikastea. Interneteko bideo biltegietan dauden materialak, ingelesez ikasteko direnak, ikusiko dituzu EnglishTube repositorioan. Bideoak, batez ere, profesionalek eta ingleses irakasleek eginikoak dira. Bideo repositorioa salgai jarri dut ingeles akademia batek guneari bultzada eta segida eman ahal izateko; eta horrela, ni beste proiektu batean sartu ahal izateko. Eduvlog.org gunean gaztelaniaz jarri dut informazioa proiektu honi buruz.

Ikasteko ekai libreak susta ditzagun, ekai pribatibo edo itxi gehiegitxo eduki dugulako aspaldidanik irakaskuntzan: Windows suite ofimatikoa, Moodle pasahitz-dunak, Macintosh-eko programak eta edukiak, hiztegi garestiak…

Berriemaile eta irakasle-ikaslea. Laikoa, aurrerakoia, nafarra... Osasuna dut futbol talde nahiena.

3 pentsamendu “EnglishTube, ingelesa doan ikasteko gunea”-ri buruz