Hutsune guztiak beharrezkoak dira.
Gobernu berria osatu eta barne sailburua izendatu zutenetik behin eta berriz irakurri dugu beraien argazkiak kaleetatik desagerraztera zihoazela.

Pesoen argazkiak kalean
Balkoietatik, kaleetatik eta tabernetatik preso politikoen argazkiak desagertarazten saiatu dira. Hamaika alditan sartu da Ertzaintza lokal eta etxe pribatuetara argazkiak kentzera. Ez dira bi, paparrean pegatina bat eramateagatik gaua itzalean pasatutakoak. Batek baino gehiagok bistatu beharko du Audiencia Nacionala presoen argazkien afera dela medio. Presoen aldeko ekimenetan parte hartzeagatik polizia desberdinek jipoitutako multzokada bat lagun dabil kalean. Gaurko prentsak EUDEL eta Barne Sailaren arteko itunaren berri eman digu, argazkiak debekatze aldera aurrerapauso eraginkorra izango delakoan.
Ba nik presoen argazkiak ikusten darrait. Kalean begira dauzkat, tabernetan, pegatina eta afitxa ugaritan topatu ditzakegu. Ez naiz ni sekula baino gehiago daudela esango duena, baina hor daude.
Gaur kalean nembilela, Urko ikusi dut, farrez, Korrikako petoa jantzita, beste preso baten argazkia eskutan zuela ateratako erretratu batean.
GAIAK: presoen argazkiak
Iruzkinak(2 iruzkin)
Idatzi zure iruzkina
2009/10/01 @ 20:26
Eta orain badakigu legezko bortzakeria erabiltzeko eskubidea gure eskuengandik jaso dutenen argazkien erabilera. Euskal Herritarren argazkiak tiro praktikak egiteko erabiltzen du Lauaxetak izendaturiko poliziak:
http://www.youtube.com/watch?v=qyFDYdWI9sg
Etengabe :: Gari Garaialde | Preso politikoen argazkiak ikusi ditut kalean :: October :: 2009
2009/10/02 @ 11:07
[...] zuzeu.com [...]
Idatzi hemen zure iruzkina
Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.
Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea
Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa