Hutsune guztiak beharrezkoak dira.
El Pais, PSOEren zale zen egunkariak, portada kurioso bat dauka azken orduotan. Tag bitartez gauzak lotzea izan daiteke arrazoia, baina titularra eta erlazionatutako berriak guztiz inkoherenteak dira euren artean:
Goian ikusten dugu: “Batasunaren Mahai Nazionala berriaren aurkako polizia kolpea”. Eta azpian “ETAren aginduz zuzendaritza berregiten saiatzea egozten zaie”. Honaino dena dago “Espainiaren normaltasunaren” barnean. Baina behean lotutako bi berri agertzen dira, eta horietako batean agertzen da “ETAk Arnaldo Otegiren ekimenak gelditzen ditu”. Kuriosoa da ETAk aldi berean ekimenak gelditzea eta ekimenak sortzea eskatzea. Eta ETA izatea Ezker Abertzalea gelditzen duena baina Espainiako Gobernua izatea atxiloketak egiten dituena.
Espainiak argi utzi du zein den euren konponbidea. Bazirudien Ezker Abertzalearen barruan gauzak aldatzen ari zirela, pauso berriak emateko prest zeudela. Baina Espainiak ezetz. Gazteleraz esan ohi da: “del enemigo el consejo” eta “quien se pica, ajos come”. Argi utzi dute zer den aztoratzen dituena.
Iruzkinak(4 iruzkin)
Idatzi zure iruzkina
2009/10/13 @ 21:15
Horixe bere pentsatu dut nik, Galder…
2009/10/13 @ 22:54
Bai, bazirudien aldaketak zetozela Ezker Abertzalearen erroan, baina badirudi ez dutela inongo aukerarik izango hauek burutzeko.
Zer gertatuko da datorren hauteskundeetan? Ez al da garaia aldaketa handi bat gerta dadin?
Rubalcaba mete el palo entre las ruedas - Pedradas
2009/10/14 @ 08:35
[...] de la Izquierda Abertzale sobre la violencia?, Paul Ríos.Cerrar las puertas a la Paz, Picapiedra.Atxiloketen ingurukoak azalpena merezi du, Galder GonzalezEl delito de reunión y la prohibición del otoño, Hugo Martínez [...]
2009/10/14 @ 13:21
Beraz; Espainiako Gobernua= ETA??
Idatzi hemen zure iruzkina
Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.
Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea
Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa