- zuzeu.com - http://zuzeu.com -
Atxiloketen ingurukoak azalpena merezi du
Egilea: Galder Gonzalez | Data: 2009 Urria 13 @ 20:14 | Sailak: Azala,Euskal Herria | 4 Comments
Goian ikusten dugu: “Batasunaren Mahai Nazionala berriaren aurkako polizia kolpea”. Eta azpian “ETAren aginduz zuzendaritza berregiten saiatzea egozten zaie”. Honaino dena dago “Espainiaren normaltasunaren” barnean. Baina behean lotutako bi berri agertzen dira, eta horietako batean agertzen da “ETAk Arnaldo Otegiren ekimenak gelditzen ditu”. Kuriosoa da ETAk aldi berean ekimenak gelditzea eta ekimenak sortzea eskatzea. Eta ETA izatea Ezker Abertzalea gelditzen duena baina Espainiako Gobernua izatea atxiloketak egiten dituena.
Espainiak argi utzi du zein den euren konponbidea. Bazirudien Ezker Abertzalearen barruan gauzak aldatzen ari zirela, pauso berriak emateko prest zeudela. Baina Espainiak ezetz. Gazteleraz esan ohi da: “del enemigo el consejo” eta “quien se pica, ajos come”. Argi utzi dute zer den aztoratzen dituena.
Jatorria: zuzeu.com: http://zuzeu.com
Artikuluaren URL-a: http://zuzeu.com/2009/10/13/honek-azalpen-bat-merezi-du/
Klik hemen inprimatzeko.