Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »

Internetzaleon albistari horizontala

Zuzeun izeneman | Pasahitza galdu?

Euskal Herria  »

Zer egin behar du aukerarik ez duenak?

Asteazkena, 2009/10/14 @ 08:00 Dot A. Etxaniz

Bide politikoetatik udazkenerako mugimenduak iragartzen zirenean, mugimenduen gidari izan behar zuten horiexek atxilotu dituzte. Mugimendurik izan ez dadin izango ote da?

Baina mugimendurik egin ezean ere, ze egoeratan geratzen da ezker abertzalea? Eta ze aukera geratzen zaizkio?

Mugimendu politikorik egiteko ia aukerarik gabe geratuko da orain, bere erreferente nagusiei atxiloaldia luzatu eta kartzelara sartzen badituzte.

Hauteskundeetara aurkezteko debekuak eta Estrasburgeko epaiaren jipoiak ez du etorkizunari itxaropenez begiratzeko txanda handirik eskaintzen.

Ainhoa Etxaidek baina, atxiloketen ondoren eginiko adierazpenetan, Ezker Abertzalea  urratsak eman eta errealitate berri bati aukera emango dioten bideei ekiteko prest dagoela” esan zuen, eta horri “Estatuak errepresioaren bidez” erantzuten diola.

Baina Estatuaren aldetiko urrats honekin, ikusteko dago Ezker Abertzaleak aipatutako norabidean urratsik emateko aukerarik duen, eta urratsak emanda ere, Estatuak nola erantzuten duen.

Lagun bati bidali Inprimatu

PARTEKATU:

Iruzkinak(iruzkin 1)

Idatzi zure iruzkina

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.




Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea

Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa

Lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs