Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »

Internetzaleon albistari horizontala

Zuzeun izeneman | Pasahitza galdu?

Euskal Herria  »

Eta orain zer?

Igandea, 2009/10/18 @ 11:45 Dot A. Etxaniz

Atzo manifestazioan milaka eta milaka lagun bildu ziren. Baina gaurtik aurrera zer? Ze ekinbide hartuko dute abertzaleek?

Salaketen unea pasatu da eta elkarlanerako garaia da.

Atzoko manifestazioa egun bateko argazkia izango da ala beste zerbaiten abiapuntua?. Urtzi Urrutikoetxeak gaur Berrian argitaratutako artikuluan dioenez, Kurdistanen galdera bera egin diote: eta orain zer?

Manifestazioan eginiko adierazpenetan, atzoko manifestaziora joatea, uneko elkartasun keinua izan zela zirudien EAJko Joseba Egibarrentzat. Adierazgarria da, prentsan irakur daitekeen “gero gerokoak” adierazpidea. Ezker Abertzaleak, “harresi bat” eraikitzeko garaia dela azpimarratzen zuen, baina ezin du horretan bakarrik aritu.

ELAk, manifestaziotik haratago, akordioak lortzeko asmo bat adierazi zuen, LABek bezala. Manifestazioaren amaieran irakurritako agiria, horren lekuko da.

Zail da etorkizunak ekarriko duena asmatzen. Iraganeko formulekin porrot egin izan da eta unionismoaren elkarrekintzak, abertzaleak beste estrategia bat hartzera behartuko ditu. Baina eta, alderdiek ezin edo nahi ez dutelako, sindikatuek hartzen badute ekimenaren gidaritza?

Zer gertatuko da gaurtik aurrera? Garak, gaurko editorialean, aurrerantzean ezarri beharreko praktika politikoa definitu behar dela uste du. Egoera larria da eta erantzunak sendoa eta berehalakoa behar du.

Lagun bati bidali Inprimatu

PARTEKATU:

Iruzkinak(3 iruzkin)

Idatzi zure iruzkina

  • Palax Palax
    2009/10/18 @ 15:24
    zuzeularia

    Orain da batzeko garaia eta alderdiek mugitu beharra daukate.

    Badirudi pausoa ematekotan daudela, baina oraindik gauzak ez daude guztiz argi…

  • edorta jimenez
    2009/10/18 @ 16:38

    Pausoa emateko, zer dogun oztopo eta zer akuilu, hori ondo aztertu eta, oztopo duguna baztertu, akuilua zorroztu, etorkizuna bilatu. Horretarako guk guztiok alderdieri, nork bereari, zintzotasuna eskatu edo bestela intsumisioa adierazi. Ala herritarrok siglarik barik agertu beharko dugu hauteskundeetara, esaterako? Iraganik barik ez dago gerorik baina, iragana ez da geroa. Bide-orri ulergarri, onargarri eta gauzagarria idatzi beharra dugu. Atzo manifan lagun batekin: gure lehenengoa 1974an izan zen, lagunok! Lemoizen aurkakoak, zenbat? Haretan zeozer lortu genuen. Besteetan?
    Edorta Jimenez

  • 37.000tik 100.000ra « UBEL
    2009/10/18 @ 18:56

    [...] : “http%3A%2F%2Fubel.wordpress.com%2F2009%2F10%2F18%2F37-000tik-100-000ra%2F” } ZUZEU-n ‘eta orain zer?‘ galdetzen dute. Ziur jende asko ari dela hori erantzun nahian eta proposamenak mahai gainean [...]

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.




Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea

Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa

Lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs