- zuzeu.com - http://zuzeu.com -
Eta orain zer?
Egilea: A. Etxaniz | Data: 2009 Urria 18 @ 11:45 | Sailak: Azala, Euskal Herria | 3 Comments

Salaketen unea pasatu da eta elkarlanerako garaia da.
Atzoko manifestazioa egun bateko argazkia izango da ala beste zerbaiten abiapuntua?. Urtzi Urrutikoetxeak gaur Berrian argitaratutako artikuluan dioenez, Kurdistanen galdera bera egin diote: eta orain zer? [1]
Manifestazioan eginiko adierazpenetan, atzoko manifestaziora joatea, uneko elkartasun keinua [1] izan zela zirudien EAJko Joseba Egibarrentzat. Adierazgarria da, prentsan irakur daitekeen “gero gerokoak” adierazpidea. Ezker Abertzaleak, “harresi bat” eraikitzeko garaia dela azpimarratzen zuen, baina ezin du horretan bakarrik aritu.
ELAk, manifestaziotik haratago, akordioak lortzeko asmo bat adierazi zuen, LABek bezala. Manifestazioaren amaieran irakurritako agiria, [2] horren lekuko da.
Zail da etorkizunak ekarriko duena asmatzen. Iraganeko formulekin porrot egin izan da eta unionismoaren elkarrekintzak, abertzaleak beste estrategia bat hartzera behartuko ditu. Baina eta, alderdiek ezin edo nahi ez dutelako, sindikatuek hartzen badute ekimenaren gidaritza?
Zer gertatuko da gaurtik aurrera? Garak, gaurko editorialean [3], aurrerantzean ezarri beharreko praktika politikoa definitu behar dela uste du. Egoera larria da eta erantzunak sendoa eta berehalakoa behar du.
Jatorria: zuzeu.com: http://zuzeu.com
Artikuluaren URL-a: http://zuzeu.com/2009/10/18/eta-orain-zer/
Bidalketa honetako URL-ak:
[1] eta orain zer?: http://paperekoa.berria.info/iritzia/2009-10-18/010/009/Errazago_esplikatzea_nahi.htm
[2] Manifestazioaren amaieran irakurritako agiria,: http://www.gara.net/paperezkoa/20091018/162176/es/No-nos-resignamos-situacion
[3] gaurko editorialean: http://www.gara.net/paperezkoa/20091018/162178/es/Hora-concretar-definicion-una-nueva-practica-politica
Klik hemen inprimatzeko.