Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »

Internetzaleon albistari horizontala

Zuzeun izeneman | Pasahitza galdu?

Euskal Herria Kultura Tekno  »

Euskal Astea Wikipedian

Astelehena, 2009/10/26 @ 11:11 Dot Galder Gonzalez

Wikipedia sareko entziklopediarik handiena da. Eta handiena izateaz gain librea da. Eta librea izateaz gain doakoa ere bada. Euskarazko Wikipedia ere hazten eta sendotzen doan proiektua da. Dagoeneko 45.711 artikulu ditu eta aste honetan ziurrenik hautsiko du 46.000 artikuluen marka.

cc-by-sa: zuzeuphoto

cc-by-sa: zuzeuphoto

Baina ez da izango, ziurrenik, hautsiko duen marka bakarra: guztion lanarekin gaur ez bada bihar bertan Grezierazko Wikipedia ere gainditu dezake artikulu kopuruan (ikus, hemen, lehia nola dagoen).

Eta horrelako gertakariak gutxi balira asteko honetako “Asteko herrialdea” Euskal Herria da eta, beraz, Euskal Astea ospatzen du Euskarazko Wikipediak. Aukera paregabea, dudarik gabe, proiektu hau ezagutzen dutenek parte hartzeko, baina ezagutzen ez dutenek hurbiltzeko. Izan ere… zein baino hau izango da aukera hobea ikastetxeetan euren herriko informazioa osatzeko? Euskal Astea bezalako erronkari eutsi eta gainera greziera bezalako hizkuntza bat gainditzeaz gain 46.000 artikulura iristen bagara, ez al da izango Euskarazko Wikipediarentzat (baita euskararentzat ere) “pauso bat haratago” joatea?

Esandakoa, parte hartzeko aste bikaina, proiektura hurbiltzeko aukera paregabea eta, euskaldunoi gustatzen zaigun bezala, erronka zehatz eta neurgarri batekin.

Lagun bati bidali Inprimatu

GAIAK:

PARTEKATU:

Iruzkinak(0 iruzkin)

Idatzi zure iruzkina

Bidalketa honek, oraingoz, ez du iruzkinik jaso.

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.




Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea

Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa



Lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs