Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »

Internetzaleon albistari horizontala

Zuzeun izeneman | Pasahitza galdu?

Euskal Herria »

Auzitegi Nazionalak AdieraziEHren manifestazioa debekatu du

Osteguna, 2010/09/09 @ 15:30 Dot ZuZeu

Isilik

Adierazi EHk Euskal Herriaren eskubide politiko eta zibilen alde larunbaterako deitu duen manifestazioa ezinen da egin Ismael Morenoren debekua dela eta. Martxa Bilbon egitekoa zen ‘Denontzako eskubide guztiak Euskal Herri osoan’ lelopean eta alderdi zein sindikatu ezberdinen atxikimendua zuen. Adierazi EHk prentsaurrekoa eginen du arratsaldean.

Segi irakurtzen... Iruzkin 1

GAIAK:

Euskal Herria »

ETA "erakunde separatista armatua" ala "erakunde terrorista"?

Osteguna, 2010/09/09 @ 16:05 Dot Oier Aranzabal

BBCko teleberria

BBCk, espainiarren aldetik jasotako kritika gogorren ostean, azalpenak eman behar izan ditu bere politika editorialaren inguruan. Bretainia Handiko hedabideak ETA “erakunde separatista armatu” bezala izendatu du “terrorista” adjetiboa alboratuaz. Baina kazetari batek, deontologikoki zuzena izateko zer termino erabili behar ditu horrelako kasuetan?

Segi irakurtzen... Iruzkin 1

GAIAK:

Zeure Kasa »

Onik atera da PSOEren lan erreforma

Osteguna, 2010/09/09 @ 14:00 Dot Irati Elizalde

Onik atera da PSOEren lan erreforma

Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak onartu egin du, behin betiko, alderdi sozialistak proposatutako lan erreforma, baita EAJren abstentzioari esker onartu ere, PSOEko diputatuek baino ez baitute bozkatu alde.

Segi irakurtzen... 0 iruzkin

GAIAK:

Euskal Herria »

Elebidek gero eta erabiltzaile gutxiago ditu… Eta gu ez gara harritzen

Osteguna, 2010/09/09 @ 10:07 Dot Tolosaldeko Euskararen Semaforoa

Elebide

Jaurlaritzak 2009. urteko Elebideren balantzea aurkeztu du: 225 intzidentzia jaso dituzte, 2008an baino %6 gutxiago. Eta gu ez gara harritzen.

Segi irakurtzen... 0 iruzkin

GAIAK:

Euskal Herria »

Txori Barroteko lau lagun epaituko dituzte gaur

Osteguna, 2010/09/09 @ 09:00 Dot Iker Tubia

Txori Barroteren txosna 2009. urtean

Auzitegi Nazionalera joan beharko dute konpartsako lau kideak txosnan euskal preso politikoen argazkiak jartzeagatik. Dignidad y Justiciak eta Fiskaltzak bina urteko espetxe zigorra eskatu dute. Txori Barrotek elkarretaratzea egingo du 19:30ean Plaza Biribilean.

Segi irakurtzen... 0 iruzkin

GAIAK:

Euskal Herria »

ETAren agiriaren ondorengo erreakzioak

Osteguna, 2010/09/09 @ 07:30 Dot ZuZeu

Ze oihartzun izan du ETAren agiriak?
  • ETAren agiriak oihartzun zabala izan du komunikabideetan eta lehen erreakzioak ere hasi dira. Hemen bilduko ditugu jarraian. [Irailaren 9ko 09:00etan osatua]

Segi irakurtzen... 7 iruzkin

GAIAK:

Zeure Kasa »

400 haur kanporatuko ditu Israelek, etorkin ez juduen ondorengoak izate hutsagatik

Asteazkena, 2010/09/08 @ 09:28 Dot Oihan Larrañaga

Kanporatuak izateko arriskurik ez duten haur juduak

Honatx historiaren azken aurreko broma lazgarria: Zirena izateagatik kanporatuak lehenik, atxilotuak ondoren, eta erailak azkenik izan ziren juduen ondorengoak, hebreeraz baino ez dakiten 400 haur kanporatzen, judu ez izatea egotzita.

Segi irakurtzen... 0 iruzkin

GAIAK:

Ekologia »

Eguraldiko mapa aldatu du berriz ETB-k

Asteartea, 2010/09/07 @ 17:00 Dot Iker Tubia

Andoni Aizpuruk mapa berria gibelean duelarik

Gobernua aldatu zenetik saiakera ezberdinak egin dituzte Euskal Herriko mapa desagerrarazteko. Oraingoan, Euskal Autonomia Erkidegoko mapa ageri da nabarmendurik, eta Nafarroa Garaia eta Iparraldea, Errioxaren mailan uzten ditu.

Segi irakurtzen... 4 iruzkin

GAIAK:

Hitzorduak

Muelas del Pan (Zamora) nekropoliko hilarri erromatarra. Iberdrolaren artxibotik jasoa.
GAUR
Ibon Aranberri: "Gramática de meseta"
  • Bidaltzailea: ZuZeu
  • Eguna/Ordua: 2010-09-10 @ 00:00
  • Non: Donemiliagako Abadia Beneditarra
ASTE HONETAN
Sagar edo sagardoarekin egindako errezeten lehiaketa
  • Bidaltzailea: Igartubeiti Museoa
  • Eguna/Ordua: 2010-09-13 @ 10:00
  • Non: Igartubeiti Baserri Museoa

JANEDANAK

Errezeta gehiago, jakien arabera:

ABCDEFGHIJ

KLMNOPQRST

UVWXYZ

Lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs