Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »

Internetzaleon albistari horizontala

Zuzeun izeneman | Pasahitza galdu?

Euskal Herria  »

Arnaldo Otegiren seme Hodeik, gutuna

Asteazkena, 2009/10/28 @ 09:26 Dot ZuZeu

Hodei Otegik, bere aitaren atxiloketa nola izan zen kontatu du Barren astekarian. Idazkiak “Eskerrik asko” du izena, eta bertan Polizia Nazionalaren eta herritarren jokabide desberdinez dihardu.

 Hodei Otegi, Barren astekarian

Hodei Otegi, Barren astekarian

“Gaueko 23’30tan iritsi ziren poliziak gure etxera. Aita esposaturik zutela, zortzi edo hamar kaputxadun sartu ziren etxera epailearekin batera. Etxea miatzeko baimena zutela esan ziguten, eta aita besarkatzera joan ginenean, inkomunikatuta zegoela eta ezin genuela berarekin hitz egin esan zigun Poliziak. Hau bai hau, aitarekin etxean eta ezin berarekin hitz egin eta ezin besarkadarik eman”.

Honela hasten du Hodei Otegik bere kontakizuna, gero gau hartan, kalean sekulako isiltasuna zegoela esateko: “jendea balkoietan, argia itzalita eta beldurrarekin”.

Atarian elkartasuna adieraztera etorritako zenbait lagun jotzera ere iritsi zirela poliziak eta gero hiru ordutako miaketa luze eta gogorra egin zutela etxean: “Etxe guztia hankaz gora ipini zuten: liburu guztiak begiratu zituzten, paperak eta familiako argazki guztiak eraman zituzten, bi ordenagailuren disko gogorrak ere bai, kamera digitalen memoriak, hormetako koadro eta argazkiak kendu eta bota zituzten. Dena botata laga zuten. Goizeko 2,30tan alde egin zuten”

Hodei Otegik dio gaur politika egite bera ere ilegala dela. Hala ere oso agerian geratu direla uste du eta Euskal Herriak bakea lortzerik ez dutela nahi ere bai. Eta idatzia eskerrak emanez amaitzen du, bai Elgoibako herriari, une hauetan emandako babesagatik eta baita Donostiako manifestazioan egondako guztiei ere.

(Idatzia osorik nahi baduzue, pdf formatoan eskura dezakezue hemen, 715 alean)

Lagun bati bidali Inprimatu

GAIAK:

PARTEKATU:

Iruzkinak(0 iruzkin)

Idatzi zure iruzkina

Bidalketa honek, oraingoz, ez du iruzkinik jaso.

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.




Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea

Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa



Lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs