Hutsune guztiak beharrezkoak dira.
EITBko zuzendaritzak ohar bat helarazi zien bere langileei duela lau egun, hilaren 24an. Idatziaren arabera, “jazarpena” egin zaie bertako profesionalei. Antza, zerbait oharkabean pasatu zait niri, prentsan argitaratu direnetatik.
Bai, zerbait ez nuen behar bezala ikusiko prentsan. Bestela ez dago ulertzerik EITBko zuzendaritzak langileei bidali dien gutun hau:
“EITBko zuzendaritzak lege-neurriak hartuko ditu azken egunotan zenbait komunikabidetan irrati telebista publikoko zenbait kazetariren profesionaltasuna eta egitekoa zalantzan jarriz argitaratu diren difamazio komentarioen aurrean.
Halaber, EITBko zuzendaritzak babes osoa eskaini nahi die bere langileei, baita ematen duten informazioa egiazkoa, plurala eta oinarri demokratikoei egokitua izateko egiten duten lanari. Ahalegin horretan ez du etsiko eta epaitegietara joko du irainenj, gezurren eta difamazioen bidetik jarraitzen dutenei erantzunkizunak eskatzeko.
Amaitzeko, EITBko zuzendaritzak azpimarratu nahi du koherentziarik eza dagoela Euskal Irrati Telebista Publikoa oinarrizko eta beharrezko erakundea dela esan ondoren, jazarpenaren alde egiten dutenen jarreran”.
Lehengo batean hauxe kontatu nizuen, eta bertan estekak ezarri nituen, baina, egia, itxura batera ez dut den-dena ikusi, egon behar du zerbait gogorragoak EITBko zuzendaritza modu honetan haserretzeko. Ibarretxeren garaian esaterako, zenbat aldiz ez ote zen Vocento taldeko egunkarietatik EITB kritikatu?
Audientzia beherantz doala eta “etxe barruan” prestigio handirik gabeko jendea ari dela ardura handiko lanpostuetara iristen, hori bai, baina hortik gora ez dut gauza handiagorik irakurri. Lagunduko al didazue EITBko zuzendaritzak langileei igorri dien gutuna arrazoitzeko moduko artikuluak non argitaratu diren argitzen? Bidali iruzkinetara, mesedez.
Egia da Noticias grupoan irakurri dugula zerbait. Hemen albistegietako editoreak aldatzeari buruz, hemen iraileko audientzia datuak goitik behera joateari buruz, eta hemen ETBren pluraltasuna eztabaidan jartzen duen artikulu bat ere. Baina hortik epaitegietarako bidea hartzea beste kontu bat da.
GAIAK: eitb etb hedabideak komunikabideak
Iruzkinak(iruzkin 1)
Idatzi zure iruzkina
Zentik » Blog Archive » EITBren gainbehera
2009/11/05 @ 22:34
[...] orain, dibertigarriena. Gainera, EITBk lege neurriak hartuko, langileen aurkako jazarpenagatik. Kanpokoak izango dira orain etxean gertatzen denaren errudunak… Hausnarketak, [...]
Idatzi hemen zure iruzkina
Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.
Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea
Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa