Hutsune guztiak beharrezkoak dira.
Udako Euskal unibertsitateak (UEU) ALDIRI. ARKITEKTURA ETA ABAR aldizkaria aurkeztu du. Euskara bide eraginkortzat hartuz, argitalpen berri honek kultura eta jakintza arkitektonikoaren hedapena du helburu.
Dagoeneko 0 alea kalean da, “Hasiberriak. Arkitekto gazteon komeriak” izenburupean.
![]()
Arkitektura euskalduna sustatzeko sortu da ALDIRI. ARKITEKTURA ETA ABAR. Aldi berean, iritzi eta kritiken banaketaren foroa bihurtzeko asmoa duen ekimena ere bada. Jorratuko diren gaiak, besteak beste, arkitektura, hirigintza, ekologia, energia berriztagarriak, diseinua, artea eta soziologia izango dira, beti ere euskal gaiei lehentasuna emanez.
Eztabaida ahalik eta zabalena izateko asmoz, http://www.unibertsitatea.net/blogak/aldiri bloga ere martxan jarri dute.
Aldizkaria hiruhilabetekaria izango da eta urteko harpidetza 18 eurokoa izango da.
Iruzkinak(0 iruzkin)
Idatzi zure iruzkina
Bidalketa honek, oraingoz, ez du iruzkinik jaso.
Idatzi hemen zure iruzkina
Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.
Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea
Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa