Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »

Internetzaleon albistari horizontala

Zuzeun izeneman | Pasahitza galdu?

Euskal Herria  »

Itsasoa musikatuz

Larunbata, 2009/11/07 @ 11:00 Dot ZuZeu

Egunotan itsasoa notizia bilakatu zaigu. Batetik Somaliako uretatik datorzkigu berri lazgarriak, azken egunotan piratek bahitutako Alakrana ontziko marinelak askatzeko negoziazioak gaiztotu egin baitira. Bestetik gurean ere itsasoari begira jarri gara, kantauri itsasoa haserretu egin baitzaigu nonbait eta olatu garaiek argazki politak marraztu baitituzte, beste behin. Baina itsasoa notizien iturri soilik ez dugu, baita hainbat eta hainbat kantu ederren inspirazio iturri. Hona itsasoari buruzko zenbait kantu.

cc trapotxu

cc trapotxu

Itsasoaz eta musikaz hitz egitean ezin ahaztu dugu Benito Lertxundi oriotarra. “Itsasoari begira” bizi den herriari eta herritarrei ipinitako hitzotan kantauri itsasoarikiko lotura saiestezinaz hitz egiten du.

Benito Lertxundi, Youtuben

Urkok, egunotan ageri (edo ezkutatu) zaigun bezala abestu zigun itsasoa. Lainopean gordeta, paisaia misteriotsuak marraztuz.

Urko, youtuben

Ez da gurea, baina bai gertukoa. Mediterraneo itsasoari Serratek abestutakoak gurean ere aski ezagunak.

Joan Manuel Serrat, Youtuben

Eta itsaso guztiak ez daude urez eginak. Gerezizkoak ere izan daitezke, Doctor Deseok abesten duen bezala.

Doctor Deseo, Youtuben

Eta Charles Trénetek La Mer izenburudun abesti klasiko horretan, itsasoren kulunkak, dantzak, distirak goraipatzen zituen.

Charles Trénet, Youtuben

Horiek adibide bakan batzuk baizik ez dira, itsasoa bezain zabala baita itsasoari buruzko abestien aukera.

Lagun bati bidali Inprimatu

GAIAK:

PARTEKATU:

Iruzkinak(iruzkin 1)

Idatzi zure iruzkina

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.




Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea

Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa



Lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs