Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »

Internetzaleon albistari horizontala

Zuzeun izeneman | Pasahitza galdu?

Mundua  »

Konexioa moztuko digute?

Larunbata, 2009/11/07 @ 08:30 Dot ZuZeu

Europako ganberaren batzordeak bilera izan du aste honetan, besteak beste Europar Batasunean Interneten erabilera arautzeko. Eztabaida gehien sortu duena, egileen eskubideenpean dauden edukiak deskargatzen dituzten erabiltzaileei interneterako konexioa mozteko aukera. Okerrena, ordea, onartutako testuak ezer gutxi argitu duela. Anbiguoa da eta adituak ez datoz bat konexioa mozteko gaitasuna izango den edo ez esatean.

cc Marco Gomes

cc Marco Gomes

Legez kanpoko deskargak egiten zituzten erabiltzaileei hiru abisu bidali ostean, jarrera berean berriz erortzen direnei konexioa moztea ahalbidetzea onartu zuten Europako hainbat herrialdeetan.

Asteazkenean Europak onartutako testuak ekarri behar zuen erabaki horiek aurrera eramateko baimena, edo ez. Hainbat komunikabideetan konexio mozketa horiek inolako epaileren erabakirik gebe bermatzen zirela irakurri genuen.

Baina hori ez omen da guztiz egia. Edo hainbat adituk, behinik-behin ala diote. Konexio mozketak egitea posible egiten du baina hori burutzeko prozedura zaila da. Antza denez testuan, interneteko konexioa moztu ahal izateko baimen judiziala behar dela biltzen da. Adminstrazio-prozedura baten bitartez erabaki liteke mozketa, baina epailearen erabakirik gabe ezingo omen litzateke hori gauzatu.

Argi dagoen bakarra testuaren anbiguotasuna da. Zalaparta gehiegi ez sortzeko taktika dirudi. Praktiko denik ordea ezin esan. Guztiek okerragoa (gogorragoa) izan zitekeela esaten dute, baina horrek ez du esan nahi ona denik, ez eta askoz gutxiago ere.

Lagun bati bidali Inprimatu

PARTEKATU:

Iruzkinak(0 iruzkin)

Idatzi zure iruzkina

Bidalketa honek, oraingoz, ez du iruzkinik jaso.

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.




Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea

Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa

Lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs