Heriotza zigorra munduan

2009-11-20 @ 11:30 I. Aizpurua

NzMw

Historiako uneren batean, kasik gizarte guztietan erabili izan da heriotza-zigorra. Baina II. Mundu Gerratik aurrera, batik bat, zigor mota hori ezabatzearen aldekoa izan da munduan joera.

Europako herrialdeen artean Bielorrusia da salbuespen bakarra. Gainontzeko herrialdeetan ez da halako zigorrik onartzen. Ozeanian ere kasik leku guztietan ezabatu dute. Kanada eta Hego Ameriketako herrialde askotan ere ez da halakorik onartzen. AEBn, Guatemalan eta karibeko herrialde gehienetan ordean heriotza-zigorra indarrean dago. Brasilen, adibidez ezohiko kasuetarako mantentzen dute, gerra garaian eginiko traizioak zigortzeok, kasu. Asian denetarik dugu. Japon eta Indian, adibidez, herrialde demokratikoak izanik ere, heriotza-zigorra existitzen da. Eta Afrikan hainbat herrialdetan onartzen da.

Hona hemen munduko mapa.

NzI3

Urdina: heriotza-zigorra ezabatuta

Berdea: Ezohiko kasuetan soilik aplikatzen da heriotza-zigorra

Laranja: Zigor gisa onartua dago, baina praktikan ez da erabiltzen

Gorria: Zigor heriotza indarrea dago eta erabiltzen da

Azken urteotan, Singapur izan da proportzionalki heriotza-zigor gehien aplikatu dituen herrialdea, zenbaki osotan, Txinak aurrea badu ere.

Errusiak heriotza zigorra ez onartu izana, positiboa da noski. Baina ez dakar heriotza-zigorraren munduko mapan aldaketarik. Hain zuzen ere, kontrakorronteko joera litzateke hori onartzea. Larriena, ordea, onartu ez badute ere herritarrak heriotza-zigorraren aldekoak direla da.

RSS

Iruzkinak (Iruzkinik ez)

Idatzi hemen zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude