Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »

Internetzaleon albistari horizontala

Zuzeun izeneman | Pasahitza galdu?

Euskal Herria  »

Ñabarduren garrantzia

Asteazkena, 2009/12/02 @ 12:16 Dot Arantza San Sebastian

"Esan zer jaten duzun, esango dizut zer zaren" esan ohi den bezala, "Esan zer irakurtzen-entzuten duzun, esango dizut zer pentsatzen duzun" esan genezake askotan.

ODU3

Ez da gauza bera bat edo bestea irakurtzea, Aunt Owwee, Creative Commons By SA

Interesgarria da komunikabideek nola eragiten diguten aztertzea. “Esan zer jaten duzun, esango dizut zer zaren esan ohi den bezala, “Esan zer irakurtzen-entzuten duzun, esango dizut zer pentsatzen duzun” esan genezake askotan. Gero eta argiago ikusten da hedabideetako edukietan ezer ez dela nahi gabe egiten. Argitaratzen diren albisteak, argitara ematen ez direnak, gordetzen direnak, erabiltzen diren hitzak eta generoa, nola erabiltzen diren, testu batean esaten dena eta esaten ez dena, esaten den horren ordena… guztia kontrolatu nahi da. Guztiak baitu jasoko duenarengan eragina. Eta zenbait eta sotilago, are eraginkorrago.

Hori banekielako ez naiz batere harritu gaur Euskadi Irratian, igandean Leitzan gertatutakoaz eginiko salaketaz ari zirenean, “Leitzako Pello Zabalo alkateak” beharrean, “Leitzako Pello Zabalo, ANVren izenean aurkeztu zen alkateak” entzun dudanean. Itxura denez, ez da kategoria bera. Ñabarduren garrantzia!

Lagun bati bidali Inprimatu

GAIAK:

PARTEKATU:

Iruzkinak(0 iruzkin)

Idatzi zure iruzkina

Bidalketa honek, oraingoz, ez du iruzkinik jaso.

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.




Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea

Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa



Lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs