Informazio trafikoa

OTI2

ETArekin “lotura” duten operazio guztietan filtrazioa sistematikoa da. Komunikabide batzuteako kazetariek gertakariak gertatu baino lehenago ezagutzen dituzte. Hori horrela, aurrez gertatuko direla dakiten atxiloketen tokira joaten dira, horien berri lehen lerrotik emateko asmoz.

Baina, antza denez, behar baino gehiago deitzen dute atentzioa. Eta behin baino gehiagotan operazioak arriskuan jarri dituztela diote. Hori horrela, Grande Marlaska epaileak filtrazioekin amaitzea erabaki du. Agudoren kasua ikertzeari ekin dio eta TVEko kazetari bat inputatu duela irakurri dugu El Confidencial Digital-en.

Kazetariak filtrazioa jasoko zuen, argi dago. Eta ziur behar ez bezala erabili zuela informazioa. Baina errua ez ote du informazioa pasatzen duenak? Eta TVE kate publikoa denez, ez da oso zaila Marlaskak errudunak non bilatu behar dituen asmatzea…

Gobernuak ordea, interes berezia du ETArekin lotzen duten guztiaren irudiak ematea. Atxiloketen irudiekin teleberriak betetzea interesatzen zaio, gatazka amaitzeko, gizarteari bide poliziala eraginkorra dela sinestarazteko.

Irudia | Telefonoa | Mirco Makari | Creative Commons By SA