- zuzeu.com - http://zuzeu.com -
Ideologien gainetik fusioa
Egilea: Oier Aranzabal | Data: 2009 Abendua 18 @ 10:31 | Sailak: Azala,Ekonomia | 1 Comment
A3 eta Sexta laister bat, O.A, Creative Commons By SA
Lau telebista katek krisiaren gorbatak itota fusionatzea erabaki dute. Alde batetik Cuatrok eta Tele5k, eta bestetik Sextak eta Antena 3k. Leioako kazetaritza fakultatean ikasten ari den ikasle baten begietara oso arraroa bihurtu da honako egoera hau. Txikitan honetarako ikasi ahal genuen ‘logika’, Sagarra berdea da eta platanoa horia ez? Hori oraindik ez da aldatu. Bai, agian hau ez da kazetaritza fakultatetik ulertu daitekeen kontu bat, enpresarialesekoei galdetu beharko diegu…
Ideologiak-ideologia, politikaren futbol partiduan, bi talde izango dituzte telebista pribatuen esparruan. Baina zein izango da gorria eta zein urdina? Tele5ek uko egingo al dio noizbait eskuindar izakerari? Hala Cuatro izango da hori egingo duena? Sexta akaso? Periodikoetan irakurri dudanez kate bakoitzak bere linea editorialari eutsiko dio, alde hortatik ez omen da aldaketarik sumatuko… Zaila egiten zait sinistea, orain ez bada, beranduago, aldaketarik sumatuko ez denik. Orduan ikusiko dugu ea Gorriak ala Urdinak irabazi duten.
Baina niri berdin zait. Futbol partiduetarako nire lehen taldea Athletic da, eta bigarrena Eibar.
Jatorria: zuzeu.com: http://zuzeu.com
Artikuluaren URL-a: http://zuzeu.com/2009/12/18/ideologien-gainetik-fusioa/
Klik hemen inprimatzeko.