Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »

Internetzaleon albistari horizontala

Zuzeun izeneman | Pasahitza galdu?

Euskal Herria  »

Kaletik Bilbora, Bilbotik mundura, egunkarialibre.info

Astelehena, 2009/12/21 @ 11:24 Dot Dabid Martinez

Egunkariaren aldeko manifestazioan gertatzen ari zena, pertsona nahikok jarraitu zuten egunkarialibre.info webgunearen bitartez. Horrek pentsarazi egin dit, eta aje mediatikoa pasatu eta gero, pentsatutakoa elkarbanatzeko ordua heldu da.

Euskal Herrian aspalditik izan dugu gure kabuz antolatzeko joera. Gure arbasoek egin zuten, guk egiten dugu eta datozenak ere egingo dute. Horrela libratu ditugu Euskal Herriko historiaren hainbeste pasarte, eta horrela libratu behar izango ditugu datozenak.

Egunkariaren auzia irten berria da, baita gelditu berri ere Gabonak direla eta. Urtarrilean urte dezente irauten duen borroka mediatiko-politiko honek aurrera egingo du.

Manifestazio eguna heldu eta ziber ekintzaileok, Euskal Herritik kanpo dauden zenbait kolektibok Egunkariako lagunei euren atxikimendua helarazi nahi izango zietetela ikusi genuen. Lan esparrua Sarea izanik bertan lan egitea erabaki genuen. Ni horren lekuko izan nintzen, eta izateaz, arro baino arroago nago.

Gaur egungo hedabideek oraindik ez dute ulertu nola lan egin behar den, edo ulertu badute, ez dute praktikan jarri

Bitarteko asko duten pertsona, enpresa eta hedabideak ditugu Euskal Herrian. Irakurle asko dituzten egunkariak, entzule pilo bat dituzten irratiak edo ikusle (oraindik) dezente dituen telebista kateak ere baditugu, diruz gestionatutako enpresez babestuta. Zerbait baino gehiago egiteko gaitasuna dute, baina ulertzen ez dudan arrazoi bategatik, ez dute ezer egiten.

Egunkariako auzian lagun pilo bat kartzelaratzeko eskaera dago. Euskaldunak eta euskaltzaleak izateagatik (edo agian horren arro egoteagatik), Espainiar estatuko audientzia nazionalean ditugu. Euren aldeko talde batek sustatu zuen egunkarialibre.info webgunea, medio askorik gabe. 120 pertsonatik gora egon ziren gure zuzeneko streamingera Interneten konektaturik, igotzen genituen argazkiak ikusten, grabatzen eta jarraian sareratzen genituen bideoak ikusten… Pentsatzen genuena zabaltzen.

Youtube, blogak, facebook, bestelako sare sozialak, twitter microbloging plataforma, irratia libreak… izan ziren gure lan esparrua, komunikazio zuzen eta horizontala gure irizpide. 

OTk4

Egunkarialibre.info lan taldea, ukberri.net, Creative Commons By SA

Berriako kazetariek gure streaminga zuzenean jarri zuten eta manifestazioko antolatzaileek gure irratia megafonian jarri zuten manifestazioan zehar. Bilboko udaletxera heltzen ari ginela, manifestazioan zindoazten guztiak, ahoak eta belarriak parez pare irekitzen zituzten guk esandakoa entzun eta zabaltzeko.

Guzti hau irrati libre bat, web kamera bat, etxeko bideo kamera bat, hiru telefono mugikor eta mezuak bidaltzeko telefono baten erantzungailua erabiliz… Bilbotik mundura heldu ginen, euskara hutsean.

Medio hauek erabiliz jendeak ozen “egunkaria libre” entzun zuen Bilbotik zehar eta esan bezala baita kanpoan ere. Mediatikoki sekulako lorpena egin genuela pentsatzen dut, gauzak nola egin behar diren erakutsi genuen. Imajinatu nola izango litzateke benetako medio profesionalak izango bagenitu.

Bidalketa hau “benetako” kazetariei zuzendu nahi diet. Kazeten lan esparrua aldatu beharra dago. Lan ildoa berdina bada ere, beste era bateko lan tresnak erabiltzen ikasi behar dute, gauzak beste modu batera egiten, jendartearengana helduz. Bestela, ez negarrik egin.

Horizontalean hain zuzen ere

Azkenik, Martxelo Otamnediri egin genion elkarrizketa entzutea merezi duela uste dut. Sarearen inguruan ere berba egin genuen. Egunkaria kasuan, sarean gertatutakoaz.

Zorionak Koadrila!

Lagun bati bidali Inprimatu

GAIAK:

PARTEKATU:

Iruzkinak(2 iruzkin)

Idatzi zure iruzkina

  • gorka julio
    2009/12/21 @ 22:24

    Posible da sentitu nuena hobeto deskribatzea? Ez dut uste hurrengoan ikusiko gara berriro, ziur!

  • Theklan
    2009/12/22 @ 03:38

    Bai, posible da… h batzuk erabilita akatsak zuzentzeko garaian…

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: derrigorreko datuak izartxoz (*) ageri dira.




Bidalketa honi trackback egiteko URI helbidea

Bidalketa honen iruzkinen RSS jarioa



Lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs